Habe 420

  • Uploaded by: Janek Terka
  • 0
  • 0
  • February 2021
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Habe 420 as PDF for free.

More details

  • Words: 12,618
  • Pages: 48
Loading documents preview...
420

2011ko maiatza zenb. 3,20 € (BEZ barne)

euskara ikasten ari garenon aldizkaria

Bilbo eta Ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaia

Gaurgero:

Zegama-Aizkorri mendi-maratoiak 10 urte beteko ditu

Elkarrizketa:

Xabier Paya

Erdian: 3. mailako ahozko azterketetako akatsik 3. eta 4. mailako AURKIBIDEA ohikoenak azterketa-ereduak 2010

BIZKAIA

ANDOAIN ERNAITZA LIBURUDENDA Zumea, 2 20140 ANDOAIN

BARAKALDO MILOS PALENZUELA LIBURUDENDA Uribe Merindadea, 14 48901 BARAKALDO

BERGARA ELKAR MEGADENDA BERGARA Ibargarai, 12 20570 BERGARA [email protected]

BASAURI BIOK LIBURUDENDA Dr. Garay, 11 48970 BASAURI

DONOSTIA HONTZA LIBURUDENDA Okendo, 4 20004 DONOSTIA

BILBO CASA DEL LIBRO-URQUIJO Alda. Urquijo, 94 48009 BILBO

ELKAR MEGADENDA DONOSTIA Fermin Calbeton, 21-30 20003 DONOSTIA [email protected]

CASA DEL LIBRO, LA LIBRERÍA Colon de Larreategi, 41 48009 BILBO

ELKAR MEGADENDA Bergara, 6 20005 DONOSTIA [email protected]

MACEDA LIBURUDENDA Santa Clara, 16 48006 BILBO

IRUN ELKAR MEGADENDA IRUN Colon pasealekua, 8 20300 IRUN [email protected] OSKARBI LIBURUDENDA Colon pasealekua, 11 20302 IRUN TOLOSA ELKAR MEGADENDA TOLOSA Aroztegieta, z/g. 20400 TOLOSA [email protected] OÑATI IBARRONDO LIBURUDENDA Plaza. Fueros, 10 20560 OÑATI ZARAUTZ GAROA LIBURUDENDA Trinidad, 7 20800 ZARAUTZ

HERRIAK LIBURUDENDA Licenciado Poza, 11 48008 BILBO VERDES LIBURUDENDA Correo, 7a 48005 BILBO ELKAR MEGADENDA BILBO Iparragirre, 26 48011 BILBO [email protected] LIZARDI LIBURUDENDA Heliodoro de la Torre, 9 48014 BILBO CAMARA LIBURUDENDA Euskalduna, 6 48008 BILBO BINARIO LIBURUDENDA Iparragirre, 9 bis 48009 BILBO

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

HABE aldizkaria Vitoria-Gasteiz kalea, 3 20018 DONOSTIA

KUKUMA LIBURUDENDA Colon de Larreategi, 21 48001 BILBO KIRIKIÑO LIBURUDENDA Colon de Larreategi, 11 48001 BILBO LAUAXETA LIBURUDENDA Rodriguez Arias, 45 48011 BILBO DURANGO HITZ LIBURUDENDA Artekalea, 14 48200 DURANGO LEIOA ARTAZA LIBURUDENDA E.H.U. Leioako Kanpusa Posta kutxa 56 48940 LEIOA SANTURTZI TEMAS LIBURUDENDA Pagazaurtundua, 3 48980 SANTURTZI

aldizkaria non

GIPUZKOA

ARABA GASTEIZ ELKAR MEGADENDA GASTEIZ San Prudencio, 7 01005 GASTEIZ [email protected] CASA DEL LIBRO-AXULAR LIBURUDENDA Arka, 11 01005 GASTEIZ STUDY LIBRERÍA Fueros, 12 01004 GASTEIZ AYALA LIBURUDENDA ELKAR MEGADENDA GASTEIZ Apraiztarrak, 1-Campus 01006 Araba [email protected]

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra HABE www.habe.euskadi.net Tel. 943 02 26 00 Faxa: 943 02 26 01 e-mail: [email protected] Harpidetzak: [email protected]

NAFARROA ARBIZU BERIAIN LIBURUDENDA ETXARRI KAXETA LIBURUDENDA IRUÑEA AUZOLAN LIBURUDENDA San Gregorio, 3 31001 IRUÑEA AUZOLAN LIBURUDENDA (Berria) Tutera, 16 31003 IRUÑEA ELKAR MEGADENDA IRUÑEA A.M. Larraona, z/g. Golem Eraikina 31008 IRUÑEA [email protected] LIBRERÍA EL PARNASILLO Castillo de Maya, 45 31004 IRUÑEA

IPARRALDEA BAIONA ELKAR MEGADENDA BAIONA Arsenal Plaza 64100 BAIONA [email protected]

06

06 GAURGERO • Zegama-Aizkorri mendi-maratoiak 10 urte beteko ditu • Argazki bat argudio hartuta, euskalkien aldeko ikus-entzunezko ikerketa-kontakizuna • Bilbo eta Ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaia • DUALIA enpresa: komunikazioaren mesedetan

15

14 3. MAILAKO AHOZKO AZTERKETA-DEIALDIETAN BILDUTAKO AKATSIK OHIKOENAK

23

23 HAMAIKA TRIKIMAILU Damian Pedrosa

24 ELKARRIZKETA

XABI PAYA: “Nike zapatila pare bat bezalakoa izan behar du euskarak: funtzionala, jendeak nahi duena, polita eta janztekoa”.

27

27 BIDAIA

Petra, munduko lekurik ikusgarrienetako bat

32

32 KOMIKIA

Etxahun, kartografoa (Azken atala)

36 KULTURONTZIA

• Tamayoren “alegiak” Bilboko Arte Ederren Museoan • Argitalpen berriak

36 Ikasbil atarian ikusgai ERREDAKZIOA: Eskarne Lopetegi Juanpe Urrosolo Esther Isasa Mª Ixabel Valcarlos Ion Imanol Iturriotz Jose Frantzisko Zinkunegi Iñaki Aranberri

420 Azaleko argazkia: Josetxo Arantzabal

DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Zirrimarra/Truke (Andoain-Beasain)

Testuen/ariketen maila: A1 A2 INPRIMATEGIA: GERTU Oñati, Gipuzkoa LEGEZKO GORDAILUA BI- 2251/81 ISSN: 0212-6788

B1 B2 C1 C2

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra HABE www.habe.euskadi.net Tel. 943 02 26 00 Faxa: 943 02 26 01 e-mail: [email protected] Harpidetzak: [email protected]

420

04

Zure txokoa Ikasbil atarian (www.ikasbil.net) eta HABE aldizkariaren erredakzioan jasotako galdera batzuk jaso ditugu, beti bezala, txoko honetan zuei erakusteko. Hona hemen hil honetakoak:

Hauxe da nire galdera: noiz erabili -t(z)en eta noiz –z? Badakit batak nola galderari erantzuten diola eta besteak zertan galderari, eta horretaz gainera, badakit -z erabiltzen dela bi aditz nagusi daudenean. Teoria primeran dakit, baina praktikan ez naiz hain iaioa. Elisa NOLA/ZERTAN galderak NOLA galderari erantzuteko, -z erabiltzen dugu: Egunkariak irakurriz jasotzen du eguneroko informazioa. Nola jasotzen du informazioa? ZERTAN galderari erantzuteko, berriz, -t(z)en Egunkariak irakurtzen aritu dira haurrak ikasgelan. Zertan aritu dira haurrak? Subjektua: -z erabiltzen dugunean, esaldiko bi aditzek subjektu bera izango dute. Asko ikasiz gainditu nuen azterketa (Nik ikasi nuen eta nik gainditu nuen azterketa) Entzunez lortu dut hizkuntza hobeto ulertzea. (Nik entzun eta nik ulertu) -t(z)en erabiltzen dugunean, berriz, bi subjektu edota bakar bat azal daiteke. Musean jokatzen ikasi dut (nik jokatu eta nik ikasi) Musean jokatzen ikusi ditut lagunak (haiek jokatu eta nik ikusi)

Ekintza: -z erabiltzen dugunean, bi ekintza garbi daude eta ekintza batek bestea dakar. Batak bestea eragiten du, alegia. -t(z)en erabiltzen dugunean, berriz, ekintza batek ez du bestearengan eragiten. Kaixo: Ba al dago aukerarik ikasbilen bidez idazlanak bidaltzeko eta zuzenketa jasotzeko. Agur bero bat, Itziar Ez, une honetan ez dago hori egiteko modurik www.ikasbil.net atarian. Kaixo, lagunak: BOGA erabiltzen ari naiz euskara ikasteko eta jakin nahi dut zein den BOGAko mailen eta euskaltegietako mailen arteko harremana (urratsak, mailak…); hau da, BOGAko zein maila dagokion euskaltegian ikasten den urrats edo maila bakoitzari. Mila esker zuen laguntzagatik. Agurtzane Zuk egindako galderari erantzunez, hementxe duzu mailen arteko harremana: BOGA BOGA BOGA BOGA

I: A2 maila -garai bateko 6. urratsa II: B1 maila -garai bateko 9. urratsa III: B2 maila -garai bateko 12. urratsa IV: C1 maila -3. maila, EGA, 3. HE

Komiki hau ikus eta entzuteko, jo helbide honetara: www.ikasbil.net HIZKIA, HITZA, HIZKUNTZA, ELEA HIZKUNTZA, HITZA, HIZKIA, ALEA ELE-ALEA ELEAK ALETUZ ELE-ALEA ALEAK ELETUZ ELE-ALEA

GERO ETA GUSTURAGO ENTZUTEN DUT ELE-ALEA IRRATSAIOA

Komikia NIK ERE BAI. BATEZ ERE, ELE ETA ALEREN TARTEA. BERAIEK BEZALA ESANGO DUGU GUK ERE:

ELEEE, ELEEE, ELENEEEEEEE! ETA ALE, ALE, KALEEEEEEE! TXO!

Zure txokoa da hau, idatziguzu!

motzean Gaurgero

05

EKAINEKO HABE ALDIZKARIA BEREZIA IZANGO DA

txura aldetik betiko berrogeita zortzi orrialdeak izango badiI Izan ere, paperean argitara emango den azken alea izanik, Ikasbil

A2 tu ere, eduki berezia izango du HABE aldizkariko 421. aleak.

(www.ikasbil.net) atari berrituaren berri emateko ale monografikoa izango baita. Atari berrituak eskainiko dituen berrikuntzak zertan diren eta ikasleentzako aukera berriak nahiz hobekuntzak erakutsiko dituen alea izango da, beraz.

SAREKO EUSKAL GRAMATIKA PV/EHUko Euskara Institutuak prestatu duen Sareko Euskal GramatiU ka denon eskura dago jadanik, www.ehu.es/seg helbidean. Pello Salaburu euskaltzaina buru duen Institutuak orain dela hiru urte iragarri

B1

zuen proiektua gauzatu eta jendaurrean aurkeztu da. Sareko Euskal Gramatikak bi berezitasun nabarmen ditu. Alde batetik, internetekoa da, beraz ez du gramatika arruntek duten itxura. Gramatika batean agertzen ez diren hainbat lanabes erabiltzen da sarean: testuak, argazkiak, irudiak, barneko eta kanpoko estekak (hainbat hizkuntzatan). Batetik, gramatika bat egiteko gramatikariek erabiltzen dituzten materialak bere horretan ematen dira: testuak, hiztegiak, hitzen erabilerak, euskalkien berriak... Horiek guztiak modu autonomoan kontsulta daitezke. Gramatika batean ageri ez diren gaiak ere ikus daitezke: hizkuntzaren jabekuntza, prozesamendua, fonetika eta fonologia, hizkuntzalaritza aplikatua, hizkuntzen arteko kalkoak, zalantzak argitzeko tokiak, eta abar. Proiektua dinamikoa eta bizia denez, atal guztiek ez dute garapen bera, hurrengo urteetan materiala sartzen joango baita. Hala ere, unibertsitateko espezialista nagusien esku-hartzea izan duen lan hau izugarri lagungarria da euskararen erabiltzaile ororentzat, baita euskarari buruzko gehiago jakin nahi duenarentzat ere. Zalantzen txokoa da gramatika honetatik azpimarratu nahi dugun atala. Izan ere, bertan jaso baitira erabiltzaileek bidalitako galderak eta dagozkien erantzunak. Euskara ikasten ari garen guztiontzat oso atal interesgarria.

EUSKARA BATUTIK BIZKAIERARA zkue Fundazioak euskara batua-bizkaiera bihurtzailea aurkezA tu berri du. Testua sartuz edo URL bat emanez, euskara batuan idatzitakoa bizkaierara bihurtzen du tresnak. Eleka enpresaren

A2

Opentrad teknologia darabil bihurtzaileak eta hemen kontsulta daiteke: http://bizkaiera.opentrad.com/itzuli/

AGERI.- Aparecer, mostrar. Montrer. ARRUNT.- Normala. Normal. Ordinaire. ATARI.- Portal. Portail. BEREZITASUN.- Característica. Caractéristique. EDUKI.- Contenido. Contenu. ESKU-HARTZE.- Participación. Participation. ESTEKA.- Lotura. Enlace. Lien.

GARAPEN.- Desarrollo. Développement. GAUZATU.- Llevar a cabo. Réaliser. IRAGARRI.- Anunciar. Annoncer. JABEKUNTZA.- Adquisición. Acquisition. LANABES.- Herramienta, instrumento. Instrument. NABARMEN.- Evidente. Évident. ZALANTZA.- Duda. Doute.

420

Gaurgero

06

Zegama-Aizkorri mendi-maratoiak 2 10 urte beteko ditu

004az geroztik Mendi Maratoien Munduko Kopako (Sky Runner World Series) proba puntuagarria da Zegama-Aizkorri mendi-maratoia eta ______(1)_____, Europako Mendi Maratoietako Txapelketa izan zen bertan. Aurten, berriz, Zegama-Aizkorri mendi-maratoiko antolakuntza Italiako Giir di Mont mendi-maratoi ospetsuarekin senidetu da.

B1 Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren bihotzean dugu

Zegama, eta ezaguna da herri horrek Aizkorrirekin duen lotura estua. Horren adibide da Zegama-Aizkorri mendi-maratoia. Lehendabiziko aldiz Zegamako Udalak antolatu zuen, 2002ko uztailaren 7an, herritarren eta Amezti Mendi Elkartearen laguntza eta babesarekin. Gaur egun, Zegama-Aizkorri mendi-maratoiak mundu-mailako ospea du, eta munduko mendi-maratoi entzutetsuenen artean dago. B1 Testutik atera ditugun molde hauen jatorrizko lekua aurkitzen saia zaitez:

gehienez 450 lagun

2008an

zailtasun handikoa

9etatik aurrera

luzera Zalantzarik sortu bazaizu, jo 45. orrialdera.

Maiatzeko azkenengo igandean, maiatzaren 29an, hain zuzen ere, egingo da, goizeko_______(2)______. Proba, Aizkorri mendizerraren bi isurietatik pasatuko da. 42,195 kilometroko ______(3)____ du, eta metatutako desnibela 5.472 metrokoa da. Hemezortzi urtetik gorako atleta, mendizale eta kirolari guztiek dute proban parte hartzeko aukera, probaren arautegian adierazitako guztia onartu eta zehaztutako baldintza guztiak betetzen badituzte behintzat. Dena den, _______(4)_______onartuko dira. Lasterketa erdi-mailako mendietan izango da, Aratz eta Aizkorri mendilerroetan zehar, EAEko tontorrik garaienetatik igaroz: Aratz, Aizkorri, Aketegi eta Aitxuri. Zegama herritik (296 m) abiatu eta Otzaurte gainera (652 m) heltzen da lasterketa. Mendate honetatik aurrera, ingurune zoragarri batean zehar, bide eta xenda liluragarrietan barrena, zuhaizti ederrak –pagadiak gehienak–, haitz biziko malkar zakarrak eta mendi-larreak tartekatzen dira. Teknikoa eta _______(5)_______ da benetan.

Gaurgero Zegama-Aizkorri mendi-maratoiak 10 urte beteko ditu

Testua: Anne Altuna (Arteman Komunikazioa) Argazkia: Josetxo Arantzabal

GORKA ITURBE (Aretxabaletako korrikalaria): “Atzerritarrek hemen zaletasun handia dagoela eta oso harrera ona egiten zaiela ikusten dute”

07

Nolakoa izan zen Zegama-Aizkorrin lehenengoz aritzea? Urte batzuk baziren maratoi horretan parte hartzeko irrikan nengoela, baina zaila izaten da, plaza gutxi direlako. Dortsala tokatu zitzaidala esan zidatenean, izugarrizko poza hartu nuen. Oso gustura ibili nintzen, baina gogorra da. Gorabehera eta kilometro asko ditu eta horrek zaildu egiten du proba. Zer sentitzen da Munduko Txapelketarako puntuagarria den proba batean parte hartzerakoan? Nik hori ez dut kontuan hartzen. Mendia eta kirola gustatzen zaizkit eta niretzako erronka pertsonala da. Ez nintzen puntuei begira egon. Leku askotatik hurbiltzen al da jendea? Bai, Italiatik jende asko etortzen da eta katalan asko ere animatzen dira parte hartzera, baina mundu osotik gerturatzen dira korrikalariak. Behin baino gehiagotan nabarmendu dute kanpoko korrikalariek Euskal Herriko probak kuttunenetarikoen artean dituztela. Zergatik uste duzu dela hori? Nik uste dut Euskal Herriko mendi eta inguruak oso politak eta ikusgarriak direla, eta, gainera, kirolariek izaten duten harrera oso ona izaten dela. Ikusten da zaletasun handia dagoela eta hori kanpotik datozenek asko eskertzen dute. Aurtengoan parte hartzeko asmorik ba al duzu? Aurtengorako ere izena eman nuen, baina, zoritxarrez, ez didate dortsalik eman eta gogoarekin geratuko naiz. Hurrengo urtean izan beharko du.

*

ARAUTEGI.- Reglamento. Règlement. BABES.- Laguntza. Apoyo, ayuda. Appui. ENTZUTETSU.- Famatu. Famoso/a. Renommée. ERRONKA.- Desafío. Défi. ESTU.- Estrecho/a. Étroit/e. HAITZ.- Roca. Rocher. ISURI.- Vertiente. Versant. LOTURA.- Relación. Relation. MALKAR.- Cuesta, pendiente. Terrain escarpé. MENDATE.- Puerto. Port de montagne. MENDIZERRA.- Mendilerro. Cordillera. Chaîne de montagnes. METATU.- Pilatu. Acumular. Accumuler. OSPE.- Fama. Renom. PAGADI.- Hayedo. Hêtraie. PUNTUAGARRI.- Puntuable. Compter pour. SENIDETU.- Hermanar. Jumeler. XENDA.- Senda, sendero. Sentier. ZAILDU.- Complicar. Compliquer. ZUHAIZTI.- Arboleda. Bosquet.

Nolako maila dute euskal korrikalariek? Nik uste dut nahiko maila ona erakusten dutela. Badago jende ona; podiuma eta sailkapena ikustea besterik ez dago. Nahiko aurrean ibiltzen dira eta maila altua erakusten dute. Horrelako zein beste probatan hartzen duzu parte? Horrelako proba lehiakorretan ez naiz asko ibiltzen. Ibilaldietan aritzen naiz gehienetan. Mendi-maratoiak ez dira nire gustukoenak, baina Zegama-Aizkorri maratoia egiteko gogoa nuen. Betidanik gustatu izan zait kirola egitea, UDAko futbol-taldean luzaroan ibili naiz. Baina, orain, futbola utzi eta bizikletan eta korrika aritzen naiz. Denbora gehiago dut orain, eta bizikletak eta lasterka egiteak denbora gehiago eskatzen duenez, horretarako aprobetxatzen dut. Talderen batekin ibiltzen zara ala zeure kabuz? Ez, taldeekin ez. Nire kabuz ibiltzen naiz normalean. Duatloiren bat egiten badut, talderen bati esan beharko diot posible ote den nik bertako taldekide bezala izen ematea, baina, bestela, beti ibili izan naiz neure kabuz.

420

08

Gaurgero

Jokin Etcheverria eta Benito Duinat.

Testua: Iker Barandiaran Zubiate (Arteman Komunikazioa) Argazkiak: Josetxo Arantzabal

Argazki bat argudio hartuta, euskalkien aldeko ikus-entzunezko ikerketa-kontakizuna B2 Burp! eta Chiloé programetan askotan ikusi izan

dugun Jokin Etcheverria lanean ari da berriro, eta erregistroz dezente aldatuta gainera. Donibane Lohitzuneko aurkezle eta dokumental-egileak Myjok enpresa desegin eta J.O.K. Films konpainia sortu du. Une honetan, Benito Duinat gidoilaria alboan duela, “Nire argazkia” izeneko egitasmoan buru-belarri dabil.

T

elebistarako Burp! saioa egin eta aldi berean Chiloé programak grabatu ostean, bere kasa dokumental- eta bideo-proiektuak egin nahi zituela erabaki zuen Jokin Etcheverriak: “Bestelako erritmoan lan egin nahi nuen eta kulturarekin lotutako istorioak gehiago garatu. Helburua errealitateak grabatzea da, eta horri fikzio-ukitua gehitzea”. Hain zuzen ere, hori da Etcheverriak ezarritako marka edo ildo nagusia.

Une honetan esku artean daukan proiektua “Nire argazkia” da, bere lagun Benito Duinatek asmatutakoa. “Unibertsitatean kultura-proiektu bat landu nuen nire familiakook gure euskalkia galduko ote genuen ardura nuelako, nahiz eta orduan azkenean ez nuen gauzatu. Ordutik buruan izan dut ideia hori eta ikaskide izan zen Jokinekin Bilbon berriro topo egin nuenean, biok batera lantzea erabaki genuen”.

Lan honetarako beraien euskalki propioetan mintzatzen diren hainbat euskal herritar aukeratu eta horiei eskatzen diete narrazio-lan bat egitea, argazki batean oinarrituta; bakoitzak nahi duen argazkian. “Protagonistek beraien irudi horrek ekartzen dizkien oroitzapenak azaldu egiten

Gaurgero Argazki bat argudio hartuta, euskalkien aldeko ikus-entzunezko ikerketa-kontakizuna

dizkigute, eta horiek erabilita guk kontaketa egituratzen dugu”, azaldu digu Benito Duinatek. Bide batez, “Nire argazkia” lanarekin Euskal Herrian dauden hainbat euskalki plazaratuko dituzte, testuinguru modernoetan ere erabiltzen direla erakutsi eta baita dialekto horiek nola aldatzen doazen ere, batuaren eta globalizazioaren eraginez. “Izatez, dokumentalaren sustraia euskara da, baina aldi berean gaia unibertsala da; eta kutsu artistikoa lantzen badugu ere, badu ikerketa zientifikotik ere”, argitu dute bi egileek. Dauden euskalkiak jasotzeko lanari “kutsu nostalgikoa” kendu nahi ziotela azpimarratu dute. “Lehengo usadioak eta hitz egiteko erak ondo baino hobeto jasotzen dituzte Ahotsak-ek Hegoaldean eta Eleketak Iparraldean egindako lanek. Guk ikuspegi dinamikoagoa eman nahi izan diogu: ez horrenbeste zer ondo bizi ginen eta zer ederra zen orduko Ikastola… Nahiago dugu jakitea nolakoa den euskararen erabilera eta norantz doan gaur egun euskara”, azaldu digu Benito Duinatek. Bestalde, dokumentalean argazkiak hartzen duen garrantzia ere bitxia da: “Gaur egun argazkiz inguratuta bizi gara. Non-nahi daude eta badirudi indarra galdu dutela, baina ez da horrela, eta horren alde egin nahi izan dugu. Badu jarrera artistikotik”. Are gehiago azpimarratu nahi izan du Etcheverriak, “Ondo eramandako argazki batek toki garrantzitsua har dezake gure gizartean”.

09

Dokumentalean parte hartzeko berdin dio protagonistak gazteak, helduak edo adinekoak diren; baita euskara-maila erdibidekoa badute ere. “Euskara ikasteko prozesuak berebiziko garrantzia du eta bidean daudenak ere jaso behar ditugu”. Eskualde eta giza ingurune desberdinetakoak ere hartu nahi dituzte, eta oraindik jende bila dabiltza. Hortaz, interesa izanez gero, jarri harremanetan beraiekin [email protected] helbidearen bitartez. Apiril hasieran Etcheverria eta Duinat Cannesen izan ziren, Basque Audiovisual ekimenaren bitartez. Han hainbat telebistatako arduradunekin izan ziren, eta dagoeneko hitzartuta daukate oraingoz dokumentala den eta etorkizunean jarraipena izan dezakeen produktua Frantziako eta Quebeceko telebistetan emango dutela. “Gure asmoa da Zinebin, Bilboko Dokumental eta Laburmetraien Nazioarteko Jaialdian, aurkeztea eta bitartean beste telebista, enpresa eta erakundeekin harremanetan jarraituko dugu”. Badituzte, baina, proiektu gehiago esku artean; eta horien artean 2012an egin nahi duten beste dokumental bat, Mugak, gaur egungo Europaz eta kontrabandoaz hitz egingo duena. “Gidoia aurreratuta dugu eta poliki-poliki hasi gara lanbide horren inguruko testigantzen bila. Bihotzez eskertuko genituzke halako kontakizunak; eta jakin dezala jendeak, askatasunez hitz egin dezakeela, delitu horiek dagoeneko baliogabe gertatu dira-eta”.

B1 Testuan hitza aurkitu

Ondoren 5 azalpen irakurriko dituzu. Azalpenari dagokion hitza testuan aurkitu behar duzu. Idatzi hitza laukian, adibidean egiten den bezala.

Adibidea:

*

ARDURA.- Kezka. Preocupación. Souci. BALIOGABE GERTATU.- Prescribir. Prescrire. BURU-BELARRI.- Con afán. Totalement. EGITURATU.- Estructurar. Structurer. ERABILERA.- Uso. Usage. ESKUALDE.- Comarca, región. Région. EUSKALKI.- Dialecto de la lengua vasca. Dialecte de la langue basque. GARATU.- Desarrollar. Développer. GAUZATU.- Materializar, llevar a cabo. Matérialiser. HITZARTU.- Acordar. Se mettre d’accord. ILDO.- Camino, sentido. Direction, sens. KUTSU.- Matiz, influencia. Trace. OINARRITU.- Basar. Fonder sur. OSTEAN.- Ondoren. Después de. Après. PLAZARATU.- Sacar a la luz, publicar. Rendre public. SUSTRAI.- Raíz. Racine. UKITU.- Toque. Touche.

0.- (1. paragrafoan) Egin nahi dugun lan bat deskribatzeko idazten dugu.

egitasmoa

1.- (2. paragrafoan) Ipini. 2.- (3. paragrafoan) Ustekabean aurkitu. 3.- (5. paragrafoan) Azterketa egitearen ekintza eta ondorioa. 4.- (6. paragrafoan) Zerbait ikusteko molde edo era. 5.- (Azken paragrafoan) Bere ardurapean. Zalantzarik sortu bazaizu, jo 45. orrialdera.

420

10

Gaurgero Bilbo eta Ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaia

Testua: Iker Barandiaran Zubiate (Arteman Komunikazioa) Argazkiak: Josetxo Arantzabal

B1 Martxoaren 29an jarri zen berriro martxan Bilbo

eta Ingalaterra arteko ferry-zerbitzua. Oraingoan, Brittany Ferries enpresa bretoiak hartu du lan horren ardura, Pride Of Bilbao ontziak zerbitzua eten eta urte-erdira. Cap Finistere izeneko ontziak astero lautan egingo du Bilbo eta Portsmouth arteko bidea; astearte eta larunbatetan irtengo da Bilbotik eta astelehen eta ostiraletan Portsmouthetik.

M

artxoaren 29ko 07:30ean heldu zen Cap Finistere itsasontzia Zierbenako portuko A3 andenera, iragarritako orduan, baina aurreikusi baino ordu-erdi beranduago irten zen portutik, 11:00etan. Ontzia ez zen beteta etorri, baina bidaiari asko ekarri zituen,____________(1)____________. Are gehiago, bertan zerbitzu berria jarri duen Brittany Ferries enpresako hainbat zuzendari eta Frantziako zenbait kazetari ere etorri ziren. Barku handia da Cap Finistere eta hamazaz-

pi urtetan Bilbo eta Ingalaterra lotu zituen Pride Of Bilbaok baino ibilgailu gehiago har ditzake bere baitan: Berrehun eta hirurogeita hamar gela dauzka, seiehun eta berrogeita hamar ohatze guztira, eta ehun eta hamar kamioi eta laurogei ibilgailu eraman ditzake, nahiz eta ohikoena izango den hirurogeita hamar kamioi eta berrehun eta berrogeita hamar ibilgailu hartzea. Horretan datza Brittany Ferriesen apustua: ibilgailuentzat plaza gehiago jartzean.

Pride Of Bilbaok baino ibilgailu gehiago Gogoratu dezagun P&O enpresak kudeatutako Pride Of Bilbaok, hamazazpi urtez Bilbo eta Portsmouth arteko zerbitzua eskaini ostean, ___________(2)_________. P&Oko arduradunen esanetan, zerbitzua defizitarioa zen, eta Pride Of Bilbao ferrya berritzeko premian zegoen; hortaz, ezin zuten halako inbertsiorik egin eta ____________(3)______________. Horren harira, Brittany Ferries enpresako presidente Jean-Marc Rouék Cap Finistere barkuan bertan azaldu zuen “giltza merkantzien garraioa” dela: “Guk Pride Of Bilbaon sartzen ziren ibilgailuen kopurua hirukoiztu dezakegu. Bidaiariak oso

Gaurgero Bilbo eta Ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaia

garrantzitsuak dira, baina garajea beteta edukitzea ezinbestekoa da”. Izan ere, Pride Of Bilbao kendu zutenean, Bilboko Portu Agintaritza, Santurtziko Udala eta Eusko Jaurlaritza hainbat ontzi-enpresarekin harremanetan jarri ziren zerbitzua berrabiarazteko. Azkenean, Bretainiako Brittany Ferries izan zen interes handiena jarri zuena, eta dagoeneko indarrean dago zerbitzua. Are gehiago, Portu Agintaritzak hainbat egokitzapen egin behar izan ditu Zierbenako portuan, bidaiariek harrera-gune egokia eta guztientzat adina aparkaleku izan ditzaten.

Astean birritan Bilbotik irteera Cap Finistere asteartero irtengo da Zierbenako portutik 10:30ean, eta 24 bat ordutan Portsmouthen izango da. Larunbatetan, berriz, 20:45ean irtengo da portu beretik Ingalaterrara joateko. Bestalde, Portsmouthetik astelehenero eta ostiralero irtengo da Bilborantz. Nabarmendu beharra dago, asteleheneko ibilbidean ferryak eskala egingo duela Roscoffen (Frantzia). Gainontzeko zerbitzuei dagokienez, Cap Finisterek bi jatetxe, hiru taberna, hainbat saltoki, igerilekua eta ileapaindegia ditu bere baitan. Ontzi-enpresako presidente den Jean-Marc Rouék nabarmendu zuen Brittany Ferriesek 2010ean 2,5 milioi bidaiari, 700.000 ibilgailu eta 200.000 kamioi garraiatu zituela eta orain dela 38 urte enpresa sortu zutenetik _____________(4)______________.

11

De la Fuentek aurreratu zuen nazioarteko konpainia gehiagorekin harremanetan daudela eta seguruenik _______________________(6)______________. Estreinako joanaldian ferry honek Ingalaterrako turistak izan zituen bidaiari eta kamioi eta guzti bidaiatu zuten garraiolariak pozik zeuden, oro har, ontzi berri honek emandako zerbitzuarekin; hala jakinarazi ziguten kazetarioi, ________________(7)_______________. Izan ere, orain barkuak bidaiariak Zierbenan hartzen dituenez, jaitsi egin da Santurtzin, herrian, gelditzen diren bidaiarien kopurua; ___________(8)___________.

B1 Esaldi batzuk testutik atera eta hona ekarri ditugu. Lotu

bakoitza dagokion hutsunearekin. Kontuan izan BI SOBERA dituzula:

A.- “hazkunde” handia izan duela B.- 2012an AEBetako Carnivale enpresaren barku batzuek geldialdia egingo dutela Bilbon C.- bidaiariak saritzea erabaki zuela D.- baita kamioi eta ibilgailu ugari ere E.- eta horren kexu dira bertan negozioak dituztenak F.- baina ez ziren iritzi berekoak Santurtziko ostalariak G.- zabaldu eta terminala handitu behar izan dutela H.- zerbitzua bertan behera uztea erabaki zuten I.- deuseztatu eta terminala txikitu behar izan dutela J.- 2010eko irailean eten zuela betiko zerbitzua Zalantzarik sortu bazaizu, jo 45. orrialdera.

Bilboko Portua, ezagunago Bilboko Portu Agintaritzako presidente den Jose Ramon de la Fuentek ere oso hitz onak izan zituen ferry-zerbitzu berriaren inguruan. Azaldu zuen Cap Finisterek Zierbenatik jardun ahal izateko Zierbenako portuko gunea _________________(5)_______________, baina ahaleginak merezi izan duela. “Bilboko Portua ezagun bilakatzen hasia da, eta itsas bidaiak egiten dituzten gero eta itsasontzi gehiago etortzen dira hona”. Horrez gain,

*

AHALEGIN.- Esfuerzo. Effort. AURREIKUSI.- Prever. Prévoir. BERRABIARAZI.- Reiniciar. Réinitialiser. BERTAN BEHERA UTZI.- Dejar, cancelar. Abandonner. EGOKITZAPEN.- Adaptación. Adaptation. ETEN.- Interrumpir. Interrompre. EZINBESTEKO.- Imprescindible. Indispensable. GILTZA.- Clave. Clé. HELDU.- Iritsi. Llegar. Arriver. HIRUKOIZTU.- Triplicar. Tripler. IRAGARRI.- Anunciar. Annoncer. JOANALDI.- Viaje, expedición. Voyage. KUDEATU.- Gestionar. Gérer. NABARMENDU.- Destacar. Se détacher. OHATZE.- Litera. Couchette. OSTEAN.- Ondoren. Después de. Après. PREMIA.- Necesidad. Nécessité.

420

12

Gaurgero DUALIA enpresa: komunikazioaren mesedetan

1

Testua: Gorka Etxabe (Arteman Komunikazioa) Argazkiak: Josetxo Arantzabal

B2 Gure amak esaten duen moduan, mundua alda-

tu egin da; kalean kontinente guztietatik etorritakoekin egin daiteke topo: fruta-dendan, harategian, kafetegian… nonahi. Ospitale eta osasun-zentroetan ondo baino hobeto dakite hori; aniztasunaz, koloreez, jatorri ezberdinez… ederki asko ezagutzen dituzte gizarte berriaren hamaika koloreak. Aldatu egin da Euskal Herria, eta aldatze horrek ohitura berriak ekarri ditu.

H

ainbat sorterritatik gugana gerturatu direnak artatzen dituzten profesionalek badakite zein konplikatua den pertsona horiekin ondo eta bermez komunikatzea, elkarri ulertzea. Badakite hizkuntzaren mugak gainditzea ez dela erraza. Eta horientzat guz-

1 Nahi izanez gero, artikulu honi buruzko ariketa-sekuentzia badaukazu

Ikasbil atarian (www.ikasbil.net) egiterik, bilatzailean 501007 idatzita.

tientzat aurkitu du irtenbidea Osakidetzak. Batetik, osasunLingua izeneko sistema dago erabilgarri, eta, aldi berean, Dualia enpresak sortutako teknologia-aplikazio berria dute eskuragarri osasun-zerbitzuko profesionalek. Gure amak dio, arrazoi osoz, aniztasuna ez dela aldaketa bakarra izan, beste asko ere eman direla; gizarte berria dela oraingoa, eta teknologia berriek sekulako iraultza ekarri dutela, eta, horren ondorioz, pertsonen arteko komunikazioa ere izugarri aldatu dela. Arrazoi du, bai, gure amak! Aldaketa horiez guztiez jabetuta, Osakidetzak Dualia enpresa arrasatearraren teknologiaz baliatzea erabaki du, eta pertsonak hobeto artatzeko sistema ezarri du, bat-batekoa, berehalako itzulpenak egiteko gai den zerbitzua. Sanitarioaren eta pazientearen arteko komunikazioa hobetu egin du itzulpen-zerbitzu berriak, erraztu egin du sanitarioaren lana eta diagnostiko zehatzagoak egiteko aukera eskaintzen die profesionalei.

Gaurgero DUALIA enpresa: komunikazioaren mesedetan

Aplikazio erabilerraza Dualiaren aplikazioa erabiltzea oso erraza da; 51 hizkuntza menderatzen dituen itzultzaile-sarea eskaintzen du, eta hizkuntzak ezarri ditzakeen mugak gainditzeko aukera ematen die erabiltzaileei. “Sanitario batek pazientea ulertzeko arazoak dituenean, sakelako telefono baten bidez harremanetan jar daiteke Dualiaren plataformarekin, eta mikrofono zein entzungailu banarekin –pazienteak eta sanitarioak bakoitzak berea– itzultzaileak bitartekaritza eskaini eta berehala elkar ulertzeko aukera ematen die”, adierazi digute Txus Perezek eta Igor Juaristik, Dualia enpresakoek. Ia bi mila erabiltzaile ditu plataformak, eta horien artean dira Osakidetzako erabiltzaileak. Ospitale zein Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zentro garrantzitsuenetan ari dira dagoeneko erabiltzen, eta orain arteko emaitzekin oso gustura daude. “Aukera asko eskaintzen ditu; gainera, sanitarioa jar daiteke harremanetan pazientearen jatorrizko herriko konfiantzazko mediku batekin, edo beste edonorekin, betiere, bat-batean, zerbitzu onena eskaintzeko”.

Urtebeteko esperientzia 2010eko otsailean jarri zuen abian Osakidetzak Dualiaren zerbitzu hau. Guztira ehundik gora aparatu banatu zituzten ospitale eta osasun-zentro nagusietan. Ospitale handietan hiruna tresna jarri zituzten, eta txikiagoetan bina edo bana. “Asmoa zen osasungune guztietara iristea, eta Osakidetzak hori betetzea lortu du. Izan ere, iristeko zailtasuna egon daitekeen tokietara ere eraman daiteke aparatua, leku horretatik gertuen dagoen anbulatoriotik edo ospitaletik”. Horrelako kasuetan, sanitarioak eramaten du apara-

13

tua, baserri edo landa-auzoetara. Guztira 150 telefono edo aplikaziorako aparatu daude Osakidetzako sarean, eta orain arteko esperientzia oso ona izaten ari da, “hizkuntza-mugak gainditzeko aukera eskaini baitie gehienetan sanitarioei; hortaz, Osakidetzako profesionalek eskainitako zerbitzua hobea izan da, ezbairik gabe”.

Itzultzaile espezialistak Arlo zientifikoan eta teknologikoan adituak diren, edo gutxienez arlo horietan ondo jantzita dauden itzultzaileak eskaintzen ditu Dualia enpresaren zerbitzuak. “Bost urteko esperientzia dugu osasun-arloan –Madrilen, Andaluzian, Katalunian, etab.– eta guretzat oso garrantzitsua da itzultzaileek erabiltzen duten terminologia. Medikuntza-arloko hizkuntza ulertzea ezinbestekoa da itzultzailearentzat, izan ere, pazienteari berak azaldu behar dio zein arazo duen”, adierazi digute Txusek eta Igorrek. Kalitatezko eskaintza egitea ezinbestekoa dela ondo baino hobeto dakite, eta argitu digute orain arteko esperientzia oso ona izaten ari dela Euskadiko osasun-zentroetan. Arrasateko mugimendu kooperatibistaren sortzailea izan zen Jose Maria Arizmendiarrietak zioen mundua ez zaigula begira egoteko eman, eraldatzeko baizik. Gure amak, eraldaketa hori, batzuetan behintzat, zalantzan jartzen badu ere, txalotu egiten du bizitza errazteko balio duenean; izan ere, aldaketa eta eraldaketa guztiak ez dira onak izaten. Osakidetzak Dualia enpresarekin batera abian jarritako eraldaketa txalotzekoa da. Oraingoan asmatu egin dute, komunikazioaren mesedetan.

*

ADITU.- Experto/a. Expert/e. ANIZTASUN.- Pluralidad. Pluralité. ARLO.- Ámbito. Champ. ARTATU.- Atender. Soigner. BERME.- Garantía. Garantie. BITARTEKARITZA.- Intermediación. Médiation. EMAITZA.- Resultado. Résultat. ERABILTZAILE.- Usuario/a. Utilisateur/trice. ERALDATU.- Transformar. Transformer. ITZULTZAILE.- Traductor/a. Traducteur/trice. JATORRIZKO HERRI.- País de origen. Pays d'origine. SAKELAKO TELEFONO.- Telefono mugikor. Telefono móvil. Téléphone mobile. SORTERRI.- País natal. Pays natal. SORTZAILE.- Creador/a. Créateur/trice.

420

14 3. MAILAKO AHOZKO AZTERKETETAKO OHIKO AKATSAK: HAINBAT OHAR Euskalduntzearen 3. mailako ahozko azterketetan ikasleek zuzentasunean egin ohi dituzten akatsak aztertuta, antzeman diren zenbait kontu ekarri nahi izan ditugu tarte honetara: * Molde okerrak

H

ona hemen zein diren maila honetan zuzentasunean arazo-sortzaile diren egitura eta moldeak:

MORFOLOGIA Deklinabidea: Partitiboa (*Zauritu bat/zauriturik izan den jakin nahi nuke) Bertan (Egun *hura/hartan bertan jakin nuen) Batera (*Batera/honekin batera atxikita doakizun agirian duzu informazioa) -ren eta postposizioak (Galdera *batzu/batzuen bidez jasoko dugu jendearen iritzia) Zertaz? (Askok ez dakite gai *hori/horretaz) –gatik/-gandik (Jabierren gurasoengandik/*gurasoengatik jaso nuen berria) Determinazioa Mugatzailea: -a falta (Azkenean, *istripu/istripua gertatu zen tokiraino joan behar izan zuen anbulantziak) -a/-ak bukaerak (Zuzendariaren erabakiaren arabera, *aulkia/aulki guztiak aldatuko ditugu) Mugagabea (Nire nagusiari eskatu diot beste *lanean/lanen batean jar nazan, nekatuta nago-eta) Plurala/singularra nahastea (Zenbait kontu ez dira berdinak izaten mundu guztiarentzat/*guztientzat) Adizlaguna: (Istripu larria izan bazuen ere, *biziarekin/bizirik atera zen gidaria) Aditza: Aspektua (Atzoko mezuak adierazten zuenez/*adierazi zuenez, lantokian hainbat aldaketa egiteko asmoa dago) Aditzaren komunztadura (Batzuek diote heziketa dela/*direla bide bakarra haurrak kaletik ateratzeko) Paradigma nahasketa (Jaso zuen berri txarrak izugarri hunkitu *zion/zuen) Subjuntiboa eta ahalera (Ahalik eta azkarren kontura zaitezkeen/*dezazun esan dizut) Lexikoa: Hitzak asmatu edota nahastea (Kontu *zehatza/jakina da debekatuta dagoela zenbait lekutan txistua botatzea) Esanahiari begira oker sortutako hitzak (Gure semearen *eza/hutsegitea justifikatzeko, agiri bat sinatu behar dugu gurasook)

Lokuzioak (Ez diozu batere *axolarik/garrantzirik eman behar honelako kontu bati) Kalkoak (Bere emaztearen portaera aldaketa dela eta, *eulia belarri atzean/susmoa zuen) SINTAXIA Helburuzko esaldiak (Azalpenak eman behar dizkizuet/*azaldu beharrean aurkitzen naiz) Ere (*Esan zidan ere ez zeukala gaur etortzeko asmorik/Gaur etortzeko asmorik ez zeukala ere esan zidan) Nominalizazioak (Irakurri ditudan oinarrien arabera, oso erraza da *parte hartzeko/parte hartzea lehiaketan) Baldintzazkoak (Jarrera aldatuko banu, gaindituko *nion/nioke) Denborazkoak (Arazoa hemendik denbora *gutxi/gutxira argituko delakoan gaude) Moduzkoak (Ez dakit esaten gaur egungo egoera *nola/nolakoa den) Erlatibozkoak (*Bidaia-agentziak herri horretan informazioa emateko dauka sukurtsala irekita dago goizetik gauera/bidaia-agentziak herri horretan informazioa emateko daukan sukurtsala irekita dago goizetik gauera) Konpletiboak (Ez dakit zergatik, baina gero eta betebehar gehiago *ditugu/ditugula dirudi batzuetan) Hitzen ordena: Ordena desegokia (Nire nagusiari eskatu diot *nire eskaera lanpostu berrira ez joateko onartzeko/lanpostu berrira ez joateko nire eskaera onartzeko) Komunztadura: (Errazagoa gertatuko zaizu lana horko kutxa horiek paretik kentzen *baduzu/badituzu) Testu-antolatzaileak: (Bero handia egiten zuen beti bulegoan. *Harrez gero/Hori dela eta, aire girotua jartzea erabaki zuen nagusiak) Ortografia: (*Astakeri/astakeria; *nahaztu/nahastu) Bestelakoak: Galdegaia: (Ziur nago ez dutela *etsi egingo/etsiko hain erraz)

3.

MAILAKO AHOZKO AZTERKETA-DEIALDIETAN BILDUTAKO AKATSIK OHIKOENAK

Akatsak zuzentzen www.ikasbil.net atarian ikus “Ahozko azterketetako akatsik ohikoenak (3. maila)” pdf artxiboa, HABE aldizkariko eranskinak atalean.

G

aldera hauen abiapuntu gisa, HABEren 3. mailako azterketa-deialdietako hainbat lagin hartu dira. Lagin horietan azaldu diren akatsik errepikatuenak kontuan hartuz, galdera-sorta bat prestatu dugu HABE aldizkarian, nork bere kasa egin eta zuzentzeko aukera izan dezan. Azken orrialdean, berriz, erantzun-orria aurkituko duzu.

Aukera ezazu esaldi bakoitzean erantzun zuzena eta beheko koadroetan idatzi.

1.- Eztabaida sortzen denean… a.- alde bakoitza arrazoi ezberdinak izaten ditu. b.- alde bakoitzak arrazoi ezberdinak izaten ditu. c.- parte bakoitzak arrazoi diferentek izaten ditu.

7.- Etorkizunerako… a.- prestatu beharra gara ondo. b.- ondo prestatu behar dugu geure burua. c.- prestatuta egon beharrean gara.

2.- ............................ kontatzen dizut. a.- jakinez gainean egon zaitezen. b.- jakin gainean egon zaitezen. c.- jakinaren gainean egon zaitezen.

8.- Janari azkarra izenekoa… a.- ez da batere osasungarria nutrizio-ikuspegitik. b.- ez da batere osasungarria nutrizioaren ikuspegitik. c.- ez da batere osasungarria nutrizioaren ikuspegi batetik.

3.- Kantak… a.- herriaren tradizioaren lotuta daude beti. b.- herriaren tradizioarekin lotuta daude beti. c.- herriaren tradizioaz lotuta daude beti.

9.- Askotan egokitu zait… a.- beste langile bat ordezkatu. b.- beste langile bat ordezkatzea. c.- beste langile bati ordezkatzea.

4.- Bulego batean lan egiten duenak… a.- ordu piloa ematen du eserita. b.- ordu pila ematen ditu eserita. c.- pilo bat ordu ematen ditu eserita.

10.- Interes handia zuela-eta, hainbat aldiz… a.- egin zuen lanpostuaren eskakizuna. b.- eskatu zuen lanpostua. c.- egin zuen lanpostuarekiko eskaria.

5.- lantoki berrian lanean hasteko… a.- ditudan gogoak aitortu behar dizut. b.- irrikan nago. c.- gogo asko daukat.

11.- Gaur egungo gizarteak… a.- ez dio loditasunaren gaiari behar besteko garrantzirik ematen. b.- ez dio loditasunaren gaiari garrantzitsua eskaintzen. c.- ez dio loditasunaren gaiari konponduezina eman nahi.

6.- Harrigarria da… a.- nolako mezuak jasotzen ditugun publizitatearengandik. b.- nolako mezuak jasotzen ditugun publizitateetatik. c.- nolako mezuak jasotzen ditugun publizitatetik.

1

2

3

4

5

6

12.- Etorkizun zaila du gizarteak… a.- jakintsuak diotenez. b.- adituen arabera. c.- jakintsuak pentsatzen dutenez.

7

8

9

10

11

12

Zalantzarik sortu bazaizu, jo 22. orrialdera.

16 ...

aldizkaria 420

13.- Datorren astean... a.- erabakiko da udalean zer egin hondakinekin. b.- erabakiko du udaletxeak zer egin hondakinekin. c.- erabakiko du udalak zer egin hondakinekin. 14.-. Esaten dutenez… a.-. jende txiroa da krisia gehien jasaten ari dena. b.-. jende diruzalea da krisia gutxien jasotzen ari dena. c.-. jende aberatsak dira krisia gutxien jasaten ari dena. 15.- Susmagarria zen pertsona bat atxilotu zuen poliziak… a.- baina ez zen modurik egon haren jaiotagiria zein zen jakiteko. b.- baina ez zen modurik egon haren jaioterria zein zen jakiteko. c.- baina ez zen modurik egon haren jaioera zein zen jakiteko. 16.- Telefonoz deitu behar izan nuen bulegora… a.- nire eza justifikatzeko. b.- joan ez izana justifikatzeko. c.- joan ez izatea justifikatzeko. 17.- Anima zaitez eta izena eman ezazu… a.- oso erraza da-eta parte hartzeko. b.- oso erraza da-eta parte hartzea. c.- oso erraza da-eta parte hartzera. 18.- Ez zait batere gustatzen Amagoiaren jarrera… a.- mundua salbatzen saiatzen dabil beti. b.- beti dabil mundua salbatzen. c.- mundua salbatu nahian dabil beti. 19.- Nekanek zera esan zion bere senarrari … a.- oporrak hartzen ez badituzte bukatuko zela bien artekoa. b.- oporrak hartzen ez bazituzten bukatuko zela bien artekoa. c.- oporretara joango ez balira bukatuko zela bien artekoa. 20.- Pertsona batzuek … a.- eskubidetzat hartzen dituzte betebeharrak. b.- eskubide bezala hartzen dituzte betebeharrak c.- eskubideak baleude hartzen dituzte betebeharrak. 21.- Asteburuan lan egiteko… a.- nire ordez besteren bat aurkituko dituzulako ustean nago. b.- nire ordez besteren bat aurkituko duzularen esperantza daukat. c.- nire ordez beste norbait aurkituko duzula espero dut. 22.- Japonen gertatu denak… a.- zalantzan jarri du zentral nuklearren premia. b.- zentral nuklearren premia zalantzagarria jarri du. c.- zalantzan jarri da zentral nuklearren premia. 23.- Maitasun-harreman gehienetan… a.- nahastutzen dira sentimenduak. b.- nahastu egiten dira sentimenduak. c.- nahastu egin dira sentimenduak. 24.- Behar izan nauzunean… a.- inoiz ez zaitut hutsik egin. b.- inoiz ez dizut hutsik egin ere. c.- ez dizut inoiz hutsik egin. 13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

Zalantzarik sortu bazaizu, jo 22. orrialdera. aldizkaria 420

17 ...

25.- Komunikabideei esker… a.- begi-bistan ditugu egunero gosez hiltzen diren haur askok. b.- begi-bistan ditugu egunero gosez hiltzen diren haur askori. c.- begi-bistan ditugu egunero gosez hiltzen diren haur asko. 26.- Nola aurre egin… a.- egunero sortzen diren hainbat arazoak? b.- egunero sortzen diren hainbat arazori? c.- egunero sortzen diren hainbat arazo? 27.- Denbora eza dela-eta… a.- ez dugu behar adina kirolarik egiten. b.- ez dugu behar bezain kirolik egiten. c.- ez dugu behar adina kirol egiten. 28.- Hizkuntzei dagokienez… a.- badakit oso ondo hitz egitea euskaraz eta ingelesez. b.- euskara eta ingelesa oso ondo dakizkit. c.- badakit euskara eta ingelesa oso ondo. 29.- Nire proposamena kontuan izango duzulakoan… a.- uste dut. b.- nago. c.- esperoko dut. 30.- Nire ustez, egun bizi dugun egoera txar honen arrazoi nagusia… a.- da ekonomikoa. b.- ekonomikoa da. c.- ekonomikoa dela. 31.- Herrialde batzuetan… a.- haurretaz baliatzen dira lan egiteko. b.- haurraz baliatzen dira lan egiteko. c.- haurrez baliatzen dira lan egiteko. 32.- Gaur egun, geure buruaz gain… a.- ez gara beste ezertaz arduratzen. b.- ez gara beste zergatik arduratzen. c.- ez gara beste ezer ez arduratzen. 33.- Hirugarren munduan egiten dituzte… a.- enpresa asko beren produktuak. b.- enpresa askok beren produktuek. c.- enpresa askok beren produktuak. 34.- Duela gutxi… a.- erabaki zuen gobernuak argiaren balioa igotzea. b.- erabaki zuen gobernuek argindarraren prezioa igotzea. c.- erabaki zuen gobernuak argindarraren prezioa igotzea. 35.- Egunero egin behar dugu ariketa fisikoa. Bestela… a.- osasuntsuak ez gara egongo. b.- osasunak ez gara egongo. c.- ez gara osasuntsu egongo. 36.- Nahi dutena lortu arte… a.- ez dute etsi egingo. b.- ez diote etsiko. c.- ez dute etsiko. 25

18 ...

26

27

28

29

30

31

32

33

34

35

36

Zalantzarik sortu bazaizu, jo 22. orrialdera. aldizkaria 420

37.- Orain dela bi aste… a.- jakin izan dut hutsik geratu dela lanpostu bat. b.- jakin nuen hutsik geratu dela lanpostu bat. c.- jakin izan nuen hutsik geratu dela lanpostu bat. 38.- Datorren urtean… a.- bidaia luze bat egiteko gogoak dauzkat. b.- bidaia luze bat egiteko gogoa daukat. c.- bidaia luze bat egiteko gogoak izango ditut. 39.- Badirudi… a.- gurasoek beldurtuta daudela Internet erabiltzeagatik. b.- gurasoak Internet erabiltzearen beldur direla. c.- gurasoak Internet erabiltzeko beldurra daukatela. 40.- Krisiaren aurrean… a.- nora ezean dabiltza langileak. b.- nora ezean daude langileek. c.- langileak nora ezean ibili da. 41.- Adituentzat, garbi dago… a.- gurasoek lasaitu egin behar garela. b.- gurasook lasaitu egin behar dugula. c.- gurasoak lasaitu behar dugula. 42.- Egia da… a.- gaur egun gero eta gehiago hizkuntza ikasten direla. b.- gaur egun gero eta gehiago hizkuntz ikasten direla. c.- gaur egun gero eta hizkuntza gehiago ikasten direla. 43.- Istripua oso larria izan bazen ere… a.- biziarekin geratu zen gidaria. b.- bizi geratu zen gidaria. c.- bizirik atera zen gidaria. 44.- Joan den urteko oporretan… a.- irristatu eta ziplo erori nintzen igerilekura. b.- irristatu egin eta ziplo bota nintzen igerilekura. c.- irristatu nuen eta igerilekuan murgildu nintzen. 45.- Nire ustez, gure inguruan bizi diren behartsuei… a.- lagundu behar izango genieke. b.- lagundu egin beharko genieke. c.- lagundu egin behar genizkieke. 46.- Medikuak nire oina aztertu eta… a.- beste hilabete horrela igaro behar nintzela esan zidan. b.- beste hilabete batez berdin jarraitzeko esan zidan. c.- beste hilabetez horrela pasatzeko esan zidan. 47.- Bizioetan gutxiago gastatuko bagenu… a.- hobeto biziko gara. b.- hobe biziko ginake. c.- hobeto biziko ginateke. 48- Semaforoa berde jarri dadin nahikoa da… a.- botoi bat zapalduz. b.- botoia zapalduz gero. c.- botoi bat sakatzea. 37

38

39

40

41

42

43

44

45

46

47

48

Zalantzarik sortu bazaizu, jo 22. orrialdera. aldizkaria 420

19 ...

49.- Nagusiak ez dit garbi adierazi… a.- nire oraingo egoera nola den. b.- nire oraingo egoera nolakoa den. c.- nire oraingo egoera nola da. 50.- Hamaika aldiz erregutu nion… a.- nire eskaera hara ez joateko onartzeko. b.- hara ez joateko nire eskaera onartzeko. c.- nire eskaera onartzeko, hara ez joateko. 51.- Haurra jaioberria bada… a.- maiz bularra eman behar izaten dio amak. b.- bularra maiz eman behar izaten dio amak. c.- maiz bularra ematen dio amak. 52.- Zarata hura entzunda… a.- esnatu nintzen. b.- esnatu egin nintzen. c.- esnarazi ninduen. 53.- Garrantzitsua da hizkuntzak menperatzea… a.- nahiz eta oporretara bakarrik joan. b.- nahiz eta opor-garaian bakarrik erabiltzeko izan. c.- nahiz eta bakarrik oporretan joaterakoan erabili. 54.- Duela gutxi, oso gauza harrigarria gertatu zitzaidan… a.- lan ari nintzela. b.- lan egiten nengoenean. c.- lanean ari nintzela. 55.- Jendeak zer pentsatzen duen jakin nahi dute… a.- inkesta batzuen bidez. b.- inkesta batzuk bidez. c.- inkesta batzuek bidez. 56.- 112ra deitzea lortu zuen… a.- istripu gertatu zen tokitik bertatik. b.- handik istripua gertatu zen tokitik. c.- istripua gertatu zen tokitik bertatik. 57.- Agintariak esan zuen… a.- egoera txar horiek guztiz aldatuko zuela. b.- egoera txar horiek guztiz aldatuko zituela. c.- egoera txar horiek guztiz aldatuko duela. 58.- Zaude hor… a.- ni itzuli artean. b.- ni itzultzen naizeneraino. c.- ni itzuli naizen arte. 59.- Gertatu ziren gauza harrigarriak zirela eta… a.- eulia zeukan belarri atzean. b.- susmo txarra hartu zion egoerari. c.- bere itzalaz ere ez zen fidatzen. 60.- Nire egoera berria… a.- azalduko dizuet. b.- azaldu beharra aurkitzen naiz. c.- azaltzeko beharra sentitzen naiz. 49

20 ...

50

51

52

53

54

55

56

57

58

59

60

Zalantzarik sortu bazaizu, jo 22. orrialdera. aldizkaria 420

61.- Nik ez nieke… a.- honelako kontuei axolarik emango. b.-.honelako kontuei arreta emango. c.-.honelako kontuei garrantzirik emango. 62.- Loteria bezalako jokoetan… a.- zortearekin bakarrik kontatzen duzu. b.- zorte-kontuak daude tartean, besterik ez. c.- zortearekin bakarrik batu dezakezu. 63.- Mendi haren tontorrerako bidean ginela… a.- iritsi zen momentu bat Josetxo atzean geratu zela. b.- iritsi zen momentu bat non Josetxo atzean geratu zela. c.- Josetxo atzean geratu zen, halako batean. 64.- Ezbeharra ............................ gertatu da. a.- Sorgintxulo deitzen diote Hernaniko auzoan b.- Sorgintxulo deitzen dioten Hernaniko auzoan c.- Sorgintxulo diotenaren Hernaniko auzoan 65.- Bizi dugun krisi-egoera honetan… a.- lanpostua daukaten langileak zorionekoak dira. b.- lanpostua daukaten langileak dira fortunatuak. c.- lanpostua daukate langileak fortunatuak dira. 66.- Komentatu nahi nizun… a.- hauteskunde-egunean herritik at izango naizela beharrezkoan. b.- hauteskunde-egunean, ezinbestean herritik at izango naizela. c.- hauteskunde-egunean, ezinean herritik at izango naizela. 67.- Diru asko galdu zuen burtsan. ............................ etxea saldu behar izan zuen. a.- Hartaz gero, b.- Orduaz geroztik, c.- Hori dela eta, 68.- Goiz batean diru-zorroa galdu nuen, baina… a.- egun hura bertan berreskuratzea lortu nuen. b.- egun hartan bertan lortu nuen berreskuratzea. c.- egun hura berreskuratzea lortu nuen. 69.- Etxean okupa gisa daudenez, … a.- edozein egunean atera beharko dira. b.- edozein egunetan bertatik atera beharko dute. c.- edozein egunetan atera beharko lukete. 70.- Zenbait herrialdetako agintariei… a.- bost axola zaie behartsuenen bizimodua. b.- piper bat axola zaizkie beharren bizimodua. c.- bost axola beharren bizimodua. 71.- Esandako egunean etorri ............................ adierazi zuen. a.- ezina b.- ezintasuna c.- ezinago 72.- Nik ez dakit zer gertatzen den, baina ............................ dirudi. a.- gero eta eskubide gutxiago ditugu b.- gero eta eskubide gutxiago ditugula c.- gero eta eskubide gutxiago ditugulakoan 61

62

63

64

65

66

67

68

69

70

71

72

Zalantzarik sortu bazaizu, jo 22. orrialdera. aldizkaria 420

21 ...

erantzun-orria

22 ...

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

b

c

b

a

b

c

b

b

b

b

a

b

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

c

a

b

b

b

c

b

a

c

a

b

c

25

26

27

28

29

30

31

32

33

34

35

36

c

b

c

b

b

b

c

a

c

c

c

c

37

38

39

40

41

42

43

44

45

46

47

48

b

b

b

a

b

c

c

a

b

b

c

c

49

50

51

52

53

54

55

56

57

58

59

60

b

b

b

b

b

c

a

c

b

a

b

a

61

62

63

64

65

66

67

68

69

70

71

72

c

b

c

b

a

b

c

b

b

a

a

b

aldizkaria 420

Hamaika trikimailu 23 S

ail honetako gonbidatu guztiei, euskara ikasten aritu direnean bizi izandako hainbat konturi buruzko galderak egiten dizkiegu, denei berberak. Zuetako asko bezalaxe, euskaldun berriak izanik erantzun digutena interesgarria gertatuko zaizuelakoan.

A2

Damian Pedrosa rakasle hau Argentinatik atera zen ihesi diktadura-garaian, eta patuak hona ekarri zuen, Euskal Herrira. Gero, euskara ikasi eta Hernaniko Molotov Irratian ibilia da, hasieran gaztelaniaz, eta gero euskaraz, bere Argentinako doinuarekin.

I

Zerk ekarri zintuen Argentinatik Euskal Herrira? Ni erbesteratua naiz; ni ez naiz inoiz emigrantea sentitu. Diktadura-garaian edozein herri zen niretzat Argentina baino hobea, eta ihesi atera nintzen. Gero, Euskal Herrikoa kasualitatea izan zen. Berlinera joateko asmoa nuen, Filosofia bukatzera, baina, hegazkina Madrilen gelditzen zenez, mahats-bilketara joan nintzen hamar egunerako. Han, Euskal Herriko neska bat ezagutu nuen eta, buelta batzuk eman ondoren –Gasteiza, Hego Amerikara–, Hernanin bukatu nuen. Badira jada hogeita bost urte. Euskararekin izan zenuen lehen kontaktua gogoan duzu? Bai. Gogoan dut jendeak esaten zidala hemen beste herri bat zegoela, hau ez zela Espainia. Niri hori guztia oso arraroa egiten zitzaidan. Ez nuen ezer ulertzen. Gainera, nik gaztelaniarekin ez neukan inolako arazorik. Baina mugitzen hasi nintzen, eta herriak bisitatzen, kostaldekoak batez ere, eta taberna batean sartzean konturatu nintzen beste herri batean nengoela, hizkuntza, janzkera… Orduan hasi zitzaidan barruan zerbait mugitzen, eta Ekuadorretik itzultzean oso garbi neukan ikasi egin behar nuela. Langabezian nengoenez, AEKn hasi nintzen, bost orduko ikastaro batean, eta horrela atera nuen lehenengo maila. Beharbada, emazteak ere lagunduko zizun, ezta? Berak ere bere bidea egin zuen. Ez zekien euskaraz. Gurasoak Durangokoak ziren, baina amak ez zekien eta aitak ez zuen egiten. Gero, hamasei urterekin, gogoa sartu zitzaion eta bere kasa ikasi zuen. Erabat autodidakta da. Nola gogoratzen duzu AEK-ko garai hura? Elkartzeko toki bat zen. Oso harreman politak sortu ziren handik. Adibidez, nik orain etorkinekin lan egiten dut, eta beti esaten diet: “Hemengoak zaretela azkar sentitu eta jen-

?

Argazkia: Hernaniko kronika

dearekin harremanak estutu nahi badituzue, joan AEKra”. Giro berezi bat dago hemen bizi zarela sentitzeko. Gero, irakaslea naizenez, ikasteko aukera eman zidaten, hiru urtez, eta hizkuntza-eskakizuna lortu bezain pronto Goierrira bidali ninduten, klase guztiak euskaraz ematera. Hasiera oso gogorra izan zen, baina ikasleek asko lagundu zidaten. Hasieratik kontatu nien nire arazoa; lagunduz gero eskertuko niela esan nien, eta erantzuna oso-oso ona izan zen. Liburu bat ere idatzi zenuen, “Almarion: Historias arrancadas al olvido” eta sari bat irabazi zenuen, Bernardo Atxagak emandako saria, gainera. Bai errekonozimendu handia izan zen, ikusteko atzerritik etorritakoek guri zer emana eta zer erakutsia ere badaukatela. Zer moduz hartu zintuzten hemen? Oso ondo. Beti bizi izan naiz oso gustura. Beharbada, nire kultura, Argentinakoa, eta hemengoa oso antzekoak direlako. Familian euskal giroa daukazue? Nik etxean gaztelaniaz egiten dut. Esaldi motzak-eta, ez, baina zerbait luzexeagoa esan behar badut, gaztelaniaz egiten dut. Bikotearen ohitura da. Seme-alabek, ordea, dena euskaraz ikasi dute txikitatik. Oso bitxia izan zen. Gaztelaniaz dena ulertzen zuten, baina ez zuten ezer egiten, dena euskaraz, eta, behin, Argentinara joan ginen, haiek lau urte zituztela, eta mutu bihurtu ziren lehengusuekin-eta. Dena ulertzen zuten, baina ez zuten hitz egiten. Halako batean, handik bi astera-edo, hizketan hasi ziren, baina hango doinuarekin. Haien lehenengo hitzak gaztelaniaz argentineraz izan ziren erabat.

Testu hau 2011ko martxoaren 21eko Ele-alea irratsaioan oinarrituta dago. Xabier Sukiak Damian Pedrosari egindako elkarrizketa entzun nahi izatera, jo www.ikasbil.net atarira eta bilatu 497969 zenbakia duen sekuentzia.

420

taElkarrizketaElk

24

XABI PAYA: “Nike zapatila pare bat bezalakoa izan behar du euskarak: funtzionala, jendeak nahi duena, polita eta janztekoa” Testua: Iker Barandiaran Zubiate (Arteman Komunikazioa) Argazkiak: Josetxo Arantzabal

Xabi Paya, Getxoko bertsolari eta B2 itzultzaile ezaguna, Euskara eta Euskal Kultura irakaslea da joan den urtetik Birminghameko Unibertsitatean, Etxepare Institutuak eta Birminghameko Unibertsitateak hitzartutako akordio bati esker. Birminghamekoa da hitzarmena sinatu duen Ingalaterrako lehen unibertsitatea oraingoz, baina laster izango dira gehiago. Payak euskararen eta euskal kulturaren gainean Ingalaterran duten pertzepzioaz eta irakasle-esperientzia honetaz hitz egin digu. Itzulpengintzak zuri asko eman dizu, baita bizitza ikusteko beste modu bat ere… Bizitza ikusteko beste modu horrek eraman ninduen itzulpengintzara. Gure amak jakin zuenean bertsolari izan nahi genuela anai-arrebok, lehenik eta behin, hori zer zen azaldu behar izan genion.

arrizketaElkarriz25 Amak ikastolara eraman gintuen eta beti izan dugu alboan bertsoetan. Seme-alabak beti izan gara etxean bi kultura desberdinen artean zubi-lana egin dugunak. Eta nik beti izan dut gustuko lan hori. Oso kultura exotikotzat dute euskara Ingalaterran? Bi irudi mota aurkitu ditut: soziala eta akademikoa. Soziala da Arzak, ETA eta Xabi Alonso. Akademikoari dagokionez, badu puntu etnozentrista bat, indio edo etnien gainean pentsatzera eramaten duena. Adibidez, Cambridgen euskara irakasten ez badute ere, euskal ikasketei buruz jakin badakite, hizkuntzalaritzan oso garrantzitsua delako: euskara, hizkuntza isolatua. Balea-ehizaren gaineko ingelesezko terminologiaren zati handi bat euskaldun jatorrikoa da. Baina erreferentzia horien guztien testuingurua da indioak garela, informazioa beti antzinakoa delako: balea-ehiza, Hadrianoren harresiaren garaian euskaldunak bazirela, Bretainiako biztanle zaharrenak euskal jatorrikoak zirela… Gu askotan harrotzen gara esanez Europako indioak, mohikanoak garela, baina hori polita da esaten dugun arte. Nike zapatila pare bat bezalakoa izan behar du euskarak: funtzionala, jendeak nahi duena, polita eta janztekoa. Zer suposatzen du Ingalaterrako unibertsitate batean euskara eta euskal kultura irakasteak? Orain bakarra naiz, baina datorren urtean Liverpoolen ere izango da beste irakasle bat. Ohore bat da, eta niretzat plazer handia da eskolak eman ahal izatea arbela zuri-zuri, batere aurreiritzirik gabe duten ikasleei. Espainiar ikasketak egiten ibili eta euskararekin saiatzen direnak ausartak dira eta benetan interesa dute. Horrelako pertsonei eskolak ematea ikaragarria da.

“Bada garaia euskara eta euskal kultura estrategia komun baten baitan gidatzeko, eta Etxepare Institutuak izan behar du patroi” Etxepare Institutua sortu aurretik Jaurlaritzako Kultura Sailak gidatu zuen atzerriko lana. Zer deritzozu orain arte egindakoari? Asko falta da egiteko? Atzerrian euskal kulturaren aldeko sustapena egitea ezinbestekoa da. Eta bada ordua Euskal Herria Europan kokatzeko. Euskal Herria eta euskal kultura ezagutu eta bereizi egin behar dute. Aurrean dagoen lan-bolumena hain da handia, edozeini iruditu dakiokeela gutxi dela orain arte egindakoa, baina ez da horrela. Orain artekoa oso ondo eginda dago, egon den tokietan oso lur ona gelditu delako. Eta Etxepare Institutua ere ezinbestekoa da. Bada garaia estrategia bat izateko: non sustatu euskara, non sustatu kultura, noraino heldu, zer irudi eman behar dugun… Orain arte arraunlari bakoitzak bere bidea egin du, eta orain patroi batek gidatu behar du. Izan duzu aukera orain arte Birminghameko Unibertsitateko Euskarako ikasketen arduradun izan den Monica Czerny bera eta haren lana ezagutzeko? Bai. Berak gaztelania eta euskara irakasten zituen eta Birminghamen egin duen lana izugarria izan da. Poloniar bat Espainiar eta Euskal filologietan lizentziatua dena eta euskaltegiko eta barnetegiko irakaslea izan dena; euskalduntasunaren mirakulu bat da, eredu bizia.

*

ANTZINA.- Hace tiempo. Autrefois. AURREIRITZI.- Prejuicio. Préjugé. BALEA-EHIZA.- Caza de la ballena. Chasse de la baleine. BEREIZI.- Diferenciar. Distinguer. EREDU.- Modelo. Modèle. HARRESI.- Muro, muralla. Muraille. HARROTU.- Enorgullecerse. S’enorgueillir. HITZARTU.- Acordar. Accorder. ISOLATU.- Aislado/a. Isolé/e. JATORRI.- Origen. Origine. KOKATU.- Situar. Situer. MIRAKULU.- Milagro. Miracle. OHORE.- Honor. Honneur. SUSTAPEN.- Promoción. Promotion.

420

taElkarrizketaElk

26

Eskolak emateaz gain, euskal kulturarekin lotutako ekitaldiak antolatzen dituzu… Nik banituen proiektu batzuk, baina jakin nuenean Professor Robert Lawrence Trasken funtsa Birminghameko Unibertsitatean dagoela, euskal ekintzen ardatz egin nahi izan nuen. Ingalaterran eta mundu anglofonoan oso hizkuntzalari ezaguna da bera, hala ingelesaren nola euskararen alorretan. Hori horrela, bere funtsa katalogatzen ari gara. Eta urtero, martxoko azkeneko astean, haren heriotzaren urteurrenean, euskal gai bati helduko diogu. Aurten Mari Jose Olaziregi eta Amaia Gabantxo etorri dira, euskal literaturaren gainean aritzeko. Horretaz gain, Imanol Galfarsoro Basque identity politics tesia egiten ari da eta ikerketa-mintegi bat antolatu nuen horri buruz. Bi ekitaldiak oso jendetsuak izan ziren. Eta ikasturtea amaitzeko, hil honetan GalBasCat antolatu dugu (Galician Basque and Catalan), hiru herrialdetako zinemari buruzko zikloa. Unibertsitatetik kanpo astero film bat emango dugu: guk “80 egunean” filmaren proiekzioa eta Jon Garaño zuzendariarekin hizketaldia antolatu dugu.

“Kanpotarrek euskara ikasten dutenean, asko gustatzen zaie euskaldun onartzen ditugula berehala” arte, ez ginen isilik egon. Orain idaztea oso garrantzitsua da, baina lehen ez. Zer ikasi duzu zure ikasleengandik? Nire ikasleek ez dute aurreiritzirik. Eta eurak dira hemengo errealitatea ikusita harrituta gelditzen direnak: ez dute ulertzen Euskal Herriko pertsona batzuek euskara ikasi nahi ez izatea. Beraiek diote denok ikasi beharko ditugula inguruko hizkuntzak. Gaztelania eta euskara edo frantsesa eta euskara guztiok dakizkigunean, bakoitzak erabakiko dugula zein erabili. Behin baino gehiagotan esan didate euskaldunok zenbat eta hizkuntza gehiago jakin, badirudiela erabili nahi dugun hizkuntza aukeratzeko gaitasun edo eskubide txikiagoa dugula, beti moldatzen garelako besteak esan nahi duen horretara. Eta denek azpimarratzen dute euskara ikasten hasten direnean, gustatzen zaiela euskaldun onartzen ditugula berehala. Eta hori ez da beste hizkuntza batzuetan gertatzen. Euskalduntasuna norbere identitateari jartzeko guk ez daukagula inongo erreparorik; eta hori oso sintoma ona da kanpora begira. Horretan jarraitu behar dugu, hori izan dadila gure ildoa.

Zer miresten duzu Bernat Etxeparerengandik? Erratu egin zela. Etxeparek eskatzen zuen euskara mundura jalgitzeko, eta ordurako euskarak munduari bira egin zion Elkanorekin, ordurako euskara jalgi eginda zegoen mundura. Askotan oharkabean ez dakigu noraino heldu garen: orain Birminghamen, laster Liverpoolen ere euskara eskolak emango dituzte, City University Of New Yorken Bernardo Atxagaren katedra… Bestalde, Etxeparek lehenengo liburua idatzi zuen eta bazen ahozkoB2 Esan hurrengo esaldiok EGIA ala GEZURRA diren: testigantzak jasotzeko modua. EGIA GEZURRA Askok galdetzen dute ea zergatik hasi ginen hain berandu euskaraz idazten? ❒ ❒ 1.- Xabi Paya itzultzailea, bertsolaria eta irakaslea ere bada. Nik beti esan dut gure hizkuntza eta ❒ ❒ 2.- Birminghameko unibertsitatearekin hitzarmena du Etxepare Institutuak. gure errealitatea zerbait bada, ahozkoa dela. Etxeparek 1545ean idatzi ❒ ❒ 3.- Hitz euskaldun asko daude balea-ehizarekin lotutakoak.

*

AHOZKO.- Oral. Oral/e. ARDATZ.- Eje. Axe. ERRATU.- Huts egin. Fallar, errar. Errer. ESKUBIDE.- Derecho. Droit. FUNTS.- Fondo. Fonds. GAITASUN.- Habilidad. Habilité. HIZKUNTZALARI.- Lingüista. Linguiste. ILDO.- Camino, dirección. Direction. JALGI.- Atera. Salir. Sortir. JENDETSU.- Populoso/a. Peuplé/e. ONARTU.- Aceptar. Accepter. TESTIGANTZA.- Testimonio. Témoignage.



❒ 4.- Bretainiako biztanleak euskal jatorrikoak dira.



❒ 5.- Payarentzat beldurgarria da Ingalaterran eskolak ematea.



❒ 6.- Monica Czerny, poloniarra bada ere, euskara irakaslea ere izan da.



❒ 7.- Lawrence Trasken funtsa Euskal Herrian dago.



❒ 8.- Payaren ustez, Bernat Etxepare nahasi egin zen.



❒ 9.- Garai batean, idazteak ez zuen gaur egun duen garrantzi bera.



❒ 10.- Payaren ikasleei harrigarria iruditzen zaie euskara ikasteko hainbatek erakusten duten interes eza. Zalantzarik sortu bazaizu, jo 45. orrialdera.

Bidaia

❂ Gameluak, astoak, gurdi zaharrak zaldidunak, denak turistei Petra ezagutzen laguntzen.

Petra, munduko lekurik ikusgarrienetako bat Testua (erredakzioan itzulia) eta argazkiak: Jesús Torquemada

27



C1 Munduko hainbat toki maiz azaltzen direnez

*

AHOZABAL UTZI.- Dejar con la boca abierta. Étonner. ALIMALEKO.- Handi-handia. Enorme. Énorme. BEHIN ETA BERRIZ.- A menudo. Souvent. BERTARA.- Hasta allí. Aller là-bas. GAITASUN.- Ahala. Capacidad. Capacité. HARRITU.- Txunditu. Dejar a alguien de piedra, asombrado/a. Étonner. MAIZ AZALTZEN DIRENEZ.- Sarritan agertzen direnez. Ya que aparecen frecuentemente. Car ils apparaissent souvent. UR-JAUZI.- Cascada. Chute.

argazkietan, telebistako dokumentaletan, gero bertara joan eta ez dute hainbeste harritzen bidaiaria. Badira, ordea, beste toki edo irudi batzuk, nahiz eta behin eta berriz ikusi, bisitaria harritzeko gaitasuna dutenak. Zerbait berezia dute. Zerbait ezkutatzen duten monumentuak dira, edo alimaleko paisaiak, ahozabal uzten zaituztenak. Adibidez, Machu Picchu (Peru), Taj Mahal (India), Uluru, edo Ayers Rock deitua (Australia), Angkor Wat (Kanbodia), Iguazu ur-jauziak (Brasil-Argentina). Eta, nola ez, Petra (Jordania).

420

28

Bidaia Petra, munduko lekurik ikusgarrienetako bat

❂ ❂ Monasteriora igotzeko 800 harmailatik gorako eskailera igo behar da.

S

iq haitzarte estuan –bi kilometro luze da eta hiri galdura eramango gaitu– sartu bezain laster zerbait berezia nabarituko dugu. Bidea estutzen doa, eta halako batean bi paretek ia-ia elkar jotzen dutenez, arnasari eutsiko diogu halabeharrez. Altxorra ez dago agerian, baina gertu behar du, sentitu egiten da. Eta tupustean, begi-bistan duzu, dena edertasun! Berdin dio zenbat aldiz ikusia duzun argazkietan-eta. Ahoa bete hortz utziko zaitu. Altxorra (Al-Khazneh arabieraz) oso handia da, aurretik 45 metroko garaiera du, eta zuzenean hare-harrian dago zizelkatua, Petrako monumentu guztiak bezalaxe. Ez dira eraikinak berez, ez dutelako ez oinarririk, ezta zutaberik edo teilaturik ere. Eskulturak direla esan daiteke. Haitza zizelkatu dute, labarra zulatuta. Ez dizkizu sekretuak hain aise erakutsiko. Bazter guztiak ikusi nahi badituzu, kirol pixka bat egin beharko duzu. Hobe da oinetako onak eramatea, eta ibiltzeko gogoa izatea. Monasterioa da monumenturik interesgarrienetakoa, eta hara iristeko 4 kilometro-edo ibili behar da, eta 900ren bat harmaila dituen mendi-bidexkatik igo. Sakrifizioen Aldarera igotzea are nekagarria-

❂ Petran, haitza kolore-jolasa.

goa da, bidea oso aldapatsua delako. Eta zer esanik ez Altxorra ikusteko begiratoki zorabiagarrira igotzen bazara. Gainera, han beti bero egiten du, eta udan izan daitezke 40º C. Beraz, broma gutxi. Ur asko eraman, mendira joango bazina bezala. Hainbat turista deshidratatu egiten da Petran, leher-leher eginda. Beduino jendeak diru-iturria ikusi du hor, eta astoak alokatzen dizkie goietara igotzeko, edo zaldiek tiratutako gurdi zaharrak Siq inguru horretan eta beheko aldean ibiltzeko. Egia esan behar bada, ez da inondik ere erraza lekuaz patxadaz gozatzea. Petran egunero dituzu ehunka turista behe-denboraldian, eta milaka goi-denboraldian. Altxorra ikustera hurbildu, eta beti dago Indiana Jonesen musika eskuko telefonoan jartzen duen trufatzaileren bat. Eta argazkietan beti sartzen da behar ez duen norbait. Hala eta guztiz ere, badago modurik Petran gozatzeko. Lehen aholkua hauxe da: Wadi Musan lo egin. Siq kilometro bakarrera dago, eta, goiz jaikiz gero, atea irekitzen dutenean, goizeko zazpietan, bertan egon zaitezke. Hala, Altxorrean goizeko 8etan izango zara, artean turistekin argazkiak ateratzeko gameluak ailegatu gabe daudenean.

❂ ❂ Altxorra antzeman egiten da, Siq haitzartearen bukaeran.

Wadi Musatik datozen taldeak goizeko 9etan heltzen dira, Ammandik datozenak, berriz, 11etan. Beraz, bi orduko aldea duzu zeuretzat, urrutien dauden monumentuak ikusteko, Monasterioa adibidez. Altxorra eta Monasterioa elkarren antzekoak dira, baina hau handiagoa da, eta misteriotsua. Azkenetako bide-izkina batetik Monasterioak goialdean duen harrizko bola ikusten da, baina oraindik denbora puska bat geratzen da aurrealdea ikusi ahal izateko. Gertu, apur bat gorantz joanda, bi begiratoki daude. Zoragarria benetan biek eskaintzen duten ikusmira: inguruko mendiak eta hauek atzean duten lautada. Bi egun behar dira Petra bisitatzeko. Egun bakarra baduzu, Altxorraz eta Monasterioaz gain, indarrak gorde Sakrifizioen Aldarera igotzeko. Han, berez, ez dago monumenturik batere, baina handik ikusten den Petraren osotasuna liluragarria da. Nabateoen erresumako hiriburua izan zen Petra. Lehen eta bigarren mendeetan loraldia bere gorenean ezagutu zuen, Erromatar Inperioak Petra bereganatu zuen arte. Nabateo jendea salerosketan aritzen zen. Beraz, karabana-ibilbidearen leku estrategikoa zen Petra, eta hau edertzeko ziren haien irabazi guztiak. Edertasun horretan lagundu du naturak ere, hango hai-

Bidaia Petra, munduko lekurik ikusgarrienetako bat

29

C1 Jarri esaldiok beste era batera. 1) Badira, ordea, beste toki edo irudi batzuk, nahiz eta behin eta berriz ikusi, bisitaria harritzeko gaitasuna dutenak. ------------------------ ikusiagatik----------------------------------------. 2) Hara iristeko 4 kilometro-edo ibili behar da. ------------------ bat-------------------------------------------------------. 3) Egia esan behar bada, ez da erraza, inondik ere, lekuaz patxadaz gozatzea. ------------------------- batere-----------------------------------------. 4) Beraz, bi orduko aldea duzu zeuretzat. ------------- tartea--------------- zure -----. 5) Altxorra eta Monasterioa elkarren antzekoak dira. -------------------- antza -----------------------. 6) Zoragarria benetan biek eskaintzen duten ikusmira! Benetan, zein zoragarria--------------------------- ! ❂ Altxorra, Petrako monumenturik ezagunena.

zeak eta euri-eskasiak. Gorriaren eta arrosaren artekoa du kolorea harriak, baina ikustekoa da toki askotan nola aldatzen den kolore-tonua. Internet sarean, 2007an, lehiaketa bat antolatu zen Munduko Zazpi Ikusgarriak aukeratzeko. Petra izan zen horietako bat. Ez da harritzekoa. AGERIAN.- Bistara. A la vista. Visible. AHOA BETE HORTZ.- Zur eta lur. Con la boca abierta. Stupéfait/e. ALDAPATSU.- Malkartsua. Empinado/a. En pente. ALDE.- Ventaja. Avantage. ALTXOR.- Tesoro. Trésor. ANTZEKO.- Similar. Pareil. ARE NEKAGARRIAGO.- Oraindik ere nekagarriagoa. Aún más fatigoso/a. Encore plus fatigant/e. ARNASARI EUTSI.- Contener la respiración. Retenir la respiration. AURREALDE.- Aurreko aldea. Fachada. Façade. BEGIRATOKI.- Mirador. Mirador. BEHE-DENBORALDI.- Temporada baja. Saison creuse. BERE GORENEAN.- Bere handienean. Máximo apogeo. Le plus haut. BEREGANATU.- Beretzat hartu. Apropiarse. S’approprier. BEREZ.- Izatez. En realidad. En réalité. BIDE-IZKINA.- Recodo de camino. Détour. BIDEXKA.- Sendero. Sentier. DIRU-ITURRI.- Fuente de ingresos. Source d’argent. ELKAR JO.- Chocar. Toper. ERRESUMA.- Reino. Royaume. ESKASIA.- Apurra. Escasez. Exigüité. ESKUKO TELEFONO.- Teléfono móvil. Téléphone portable. GAMELU.- Camello/a. Chameau. GOI.- Goialdea. Parte alta. Le haut.

7) Egun bakarra baduzu, indarrak gorde Sakrifizioen Aldarera igotzeko. --------------------- besterik---------------------------------------. 8) Han, berez, ez dago monumenturik batere. ------------------------ inolako----------. Erantzun-orria: 45.or.

*

HAITZARTE.- Desfiladero. Défilé. HALA.- Así pues. Ainsi. HALABEHARREZ.- Ezinbestean. Irremediablemente. Irrémédiablement. HALAKO BATEAN.- Tupustean. De repente. Subitement. HARE-HARRI.- Piedra arenisca. Grés. HARMAILA.- Peldaño. Gradin. IBILBIDE.- Ruta. Itinéraire. IKUSMIRA.- Vista panorámica. Panorama. INGURUKO.- Circundante. Alentours. IRABAZI.- Irabazitakoa. Ganancia. Bénéfice. LABAR.- Acantilado. Falaise. LAUTADA.- Zabaldia. Planicie. Plaine. LEHER-LEHER EGIN.- Neka-neka egin. Extenuar. S’épuiser. LORALDI.- Florecimiento. Floraison. SALEROSKETA.- Compra-venta, comercio. Commerce. SARTU BEZAIN LASTER.- Sartu bezain azkar. Nada más entrar. Bientôt après entré/e. TRUFATZAILE.- Bromista. Plaisantin. URRUTIEN.- El más lejano/a. Le/la plus loin. ZAZPI IKUSGARRI.- Siete Maravillas. Sept Merveilles. ZIZELKATU.- Esculpir. Sculpter. ZORABIAGARRI.- Zorabiatzekoa. Mareante, vertiginoso/a. Vertigineux/eusse. ZULATU.- Zuloa egin. Agujerear. Perforer.

420

30

Komikia

“Etxahun, kartografoa” IRIZAR KAPITAINAK CIES IRLETAN LEHORRERATZEKO BAIMENA EMAN ZUEN, FLORA ETA FAUNA IKERTU ETA KATALOGA ZEZATEN.

KAIOAK ETA BELAR TXARRAK IKUSTERA JOAN ZAITEZKETE, UR GEZAKO MARINEL HORIEK! BAINA MUGI ZAITEZTE, AZOREAK ALDERA ABIATU BEHAR DUGU ETA.

NORA OTE DOA KAPITAINA?

IRIZARREK ZERBAIT ZUEN ESKUARTEAN NORABIDE ALDAKETA HAREKIN.

FRANTZIAN PREZIO ONEAN SALDUKO ZIREN KARIBEKO PERLA EDERRAK.

KONTRABANDOKO PRODUKTU KOLONIALAK!

TRAIZIOA, ODOLA ETA HARRAPAKINA.

ORAIN, ORDAINDU EGIN BEHAR DIDAZU, IRIZAR! ESKERRIK ASKO DENAGATIK, “PORTUGALDAR” JAUNA!

NIK BETE DUT AGINDUTAKOA! AAAAGH!

IKUSI OTE NAU? KONTU HANDIZ IBILI BEHARKO DUT. MARINAN HAU JAKINGO BALUTE…

16

2

6. atala: Azken atal luze honetan kontrabando-kontuak eta eraso bat izango dira gertakari nagusiak. Istorioaren amaiera, berriz, ez da hain argia izango.

BERRIRO ERE ITSASOAN. ORAIN BAI, KAPITAINAREN ETA BERE KONTU ZIKINEN BELDURREZ.

ZERGATIK GOAZ AZOREETARA?

Marrazkiak eta gidoia: Amaia Ballesteros

PORTUGALGO IRLAK LEKU EGOKIA DIRA ITSASOZ BESTALDEKO SALEROSKETETARAKO. GERO JARRAITUKO DUGU AFRIKA ALDERA, GIZONA.

HORTXE DAUDE.

NIRE “AZALEKO MAPA”REN ARABERA, ORDEA, AZOREAK URRUTIAGO DAUDE.

ZURE “OILO-AZAL” TATUAJEAK OKER DAUDE! NIRE ITSASONTZIA OSO AZKARRA DA. MARINEL ZAHARREK ZIOTEN KRAKENAK ITSASONTZIEN ZELATAN ZEUDELA AZOREETATIK HURBIL.

MARRAZKI BERRIAK AGERI ZIREN NIRE BESOETAN. URETATIK KANPO AGERI ZEN HURA EZ ZEN, INONDIK ERE, IRLA BAT.

IRLEK EZ DITUZTE ITSASONTZIAK ERASOTZEN.

17

31

420

32

Komikia

“Etxahun, kartografoa”

LASTER BATEAN INGURATU ZUTEN BENTOSEK L’HIRONDELLE DE MER. BITARTEAN, IKARAGARRIZKO INDAR BATEK OKERTU EGIN ZUEN, HONDORATU NAHIAN.

BENTOSA ERRALDOIEK GIZONAK HARRAPATU ETA BELAK ETA SOKAK HAUTSI ZITUZTEN. BEDERATZI IRLAK EZ ZIREN IRLAK, BERROGEI METROKO TXIBIA ERRALDOI GOSETIAK BAIZIK.

ANDURIÑAREN TALISMANARI INDARREZ HELDU NION ETA OZEANOAK IRENTSI EGIN GINTUEN.

EZ DUT SEKULA JAKIN ZENBAT DENBORA EMAN NUEN UR GAINEAN JITOAN, ATLANTIKOKO LEKUREN BATEAN.

18

Komikia

“Etxahun, kartografoa”

NIRE EGUNEROKOA NEUKAN, BAINA EZIN NUEN NEURE BURUA INON KOKATU. ZERBAIT BEREZIA GERTATZEN ARI ZEN.

EZ DIRA IZARRAK IKUSTEN, EZ DAUKAT GIDATZERIK… NON DA GAUA? ZERGATIK DA DENA ARROSA-KOLOREKOA?

NIRE ANDURIÑA MAITEA… ZER EGITEN ARI OTE DA ORAIN? HUMMM… NABIGAZIO-MAPA INTERESGARRIAK… ERREGEORDEAK EDERKI SARITUKO NAU MATERIAL HONENGATIK.

ITXAROPENA GALDUTA, NIRE AZALETIK DESZIFRATUTAKO LANA BILATZEN HASI NINTZEN. MAPAK FALTA ZAIZKIT, NIRE OHARRAK… EMAKUME EDER HORREK…

LAPURTU EGIN DIZKIT!

BAT-BATEAN, ITSASOA BUKATU EGIN ZEN. ORDUAN GOGORATU NUEN…

… KRAKENEN ERASOA ETA ITSASONTZIA TXIKITUTA. ETA KOLPETIK… …KAXALOTEAREN AHUTZAK HONDOTIK ATERAZ ETA DENA IRENTSIZ.

19

33

420

34

Komikia

“Etxahun, kartografoa”

L’HIRONDELLE DE MER ETA BESTE ITSASONTZI BATZUEN HONDAKINAK AURKITU NITUEN.

ANIMALIAREN ARNASOTSA OLATUEN MARMARREN ANTZEKOA ZEN. HAN BARRUAN EZ ZEN EZ EURIRIK EZ HOTZIK.

EZ DA POSIBLE! MUNSTRO IKARAGARRI BATEN BARRUAN NAGO HARRAPATUTA!

HILABETEETAN, PIZTIA BARRURAINO IRISTEN ZIREN ARRAINEI ESKER BIZIRAUTEA LORTU NUEN.

OKERRENA ZEN EZIN NIOLA INORI KONTATU.

EEEEEEH!!! ATERA EGIN NAHI DUT!!!

TXIBIAREN TINTA ETA KAIOEN LUMAK ERABILIZ IDATZI DUT NIRE ISTORIOA, NOIZBAIT NORBAITEK AURKITUKO DUELAKOAN.

UHARTETAR BATZUEK DIOTE ETXAHUN ITSAS HONDOAN DESAGERTU ZELA, LEGENDAK BERE AZALEAN TATUATURIK. BESTE BATZUEN ARABERA, INDIGENA AFRIKARREK AURKITU ZUTEN, ZETAZEO HANDI BATEN BARRUAN. ETA GUTXI BATZUEN ARABERA, ATLANTIDA EZEZAGUNERAINO IRISTEA LORTU ZUEN, BERE MAPA IKUSGARRIEI ESKER.

BAINA, SEGURUENIK, BERE ARIMA OZEANOETAN ZEHAR NORAEZEAN IBILIKO DA, ETXERA ITZULIKO DUEN ITSASONTZI BATEN ZAIN.

20

Komikia

“Etxahun, kartografoa” B1

35

1.- Gertakari harrigarriak

Irakurri duzuna kontuan izanik, aukera ezazu kasu bakoitzean zein den erantzunik egokiena: 1.- Cies irletan… a.- arazoak izan zituzten marinelek hainbat piztiarekin. b.- kaioak eta belar txarrak ikustera joan zen Etxahun. c.- geldialdi bat egitea erabaki zuten, bertako landareak eta animaliak aztertze aldera. 2.- Etxahunek zera jakin zuen Irizar kapitainari buruz… a.- kontrabandoan zebilela. b.- Frantziara joateko asmoa zuela. c.- agindutakoa betetzen zuela. 3.- Azoreetara joateko arrazoia… a.- ikerketa-lana egitea zen. b.- komertziala zen. c.- ezezaguna zen. 4.- Azoreak… a.- bertan zeuden, Irizar kapitainaren arabera. b.- ez ziren Etxahunen mapetan ageri. c.- ez zeuden. 5.- Etxahunen marrazkien arabera… a.- Azoreak gertuago zeuden. b.- irla bat ageri zen uretatik kanpo. c.- begien bistan zituzten irlak ez ziren Azoreak.

B1

6.- Irlak… a.- bederatzi ziren. b.- ozeanoak irentsi zituen. c.- txibia erraldoiak ziren. 7.- Etxahunen mapak… a.- Anduriñak zeuzkan, ostu egin zizkion eta. b.- galdu egin ziren erasoaren ondorioz. c.- kaxalote batek jan zituen. 8.- L’Hirondelle de mer… a.- itsas hondoan geratu zen. b.- balea batek irentsi zuen. c.- txiki-txiki eginda geratu zen itsasertzean. 9.- Etxahun(ek)… a.- arrainei esker lortu zuen bizirik irautea. b.- arrainak gorroto zituen. c.- txibiaren tinta eta kaioen lumak zituen elikagai. 10.- Azkenean… a.- itsasontzi batek eraman zuen etxera Etxahun. b.- ez dakigu zer gertatu zitzaion Etxahuni. c.- Etxahunen arima etxera itzuli zen, noraezean ibili ondoren.

2.- Etxahun kartografoaren istorioa laburbilduz

Etxahun, Donibane Lohizuneko itsasgizon eta kartografoaren istorioa kontatzen du komikiak. Txikitatik izan zuen Etxahunek itsasoarekiko zaletasuna, bere osaba ere itsasgizona baitzen. 1769an, berriz, frantses almirantegoak egiteko zehatz bat eman zion Etxahuni: bisitatuko zituen lurraldeen mapak marraztea. Izan ere, Ingalaterrak oso espedizio interesgarriak zituen martxan eta Espainiak gauza bera egin nahi baitzuen. Etxahunentzat, berriz, uretako izaki harrigarriak ziren konturik interesgarrienak. Euskal Herriko hainbat leku bisitatu zituen Etxahunek, hala nola Zugarramurdi edo Ataun, sorginkeriaren aurkako auziengatik ezagun zirenak, hain zuzen ere. Zientziak azaldu ezin dituen gauzek liluratzen zuten Etxahun. Hori horrela, almirantegoari ezezkoa ematea erabaki zuen. 1969an itsasoratu zen L’Hirondelle de mer ontzian, Irizar kapitaina buru zuela. Kantauri inguruan, ordea, kaxalote batek eraso zituen; Asturiasen, sirenak marinelak uxatzen saiatu ziren; piratek eta sugetzar batek ere haien kontra jo zuen… zorionez, Galizian maitasuna ezagutu zuen Etxahunek, Anduriña gaztearen eskutik. Inork gutxi zekien, ordea, piztia ñimiño batek irentsiko zuela azkenean itsasontzia eta berarekin batera, kartografoa.

Zalantzarik sortu bazaizu, jo 45. orrialdera.

Azken atal luze hau komikian zehar irakurri ahal izan dugun istorio osoaren birpasa egiteko baliatu nahi dugu. Irakur ezazu arretaz egin dugun laburpena eta saia zaitez bertan txertatu ditugun LAU GEZURRAK (lau hitz ordezkatu ditugu) antzematen.

420

36 Testua eta argazkiak: Juanjo Dorronsoro

Tamayoren “alegiak” Bilboko Arte Ederren Museoan bilbotarra ayo artista Daniel Tam

aniel Tamayoren hogeita sei akuarela eta olio-pintura B2 daude ikusgai Arte Ederren Museoko “Alegiak” izeneko erakusketan. Azken hamarkadan landu dituen koadroak dira, neurri handi eta ertaineko pinturak.

D

EHUko Arte Ederretako fakultateko irakaslea den Tamayoren margoak fantasiaren munduan daude oinarrituak, eta irudimenezko eremu hori hainbat motatako ikonoz betea dago. Berak mundu horri “Fabularioa” deitzen dio. Margoen bidez gauzatutako kontakizunak, ipuinak edo alegiak dira. Erakusketa hau bere ibilbide artistikoaren atal bat besterik ez da. Aurreko urteetan beste gai batzuk jorratu ditu: “Infernuko eta Purgatorioko eszenak”, “Ikonesia” eta “Lamiaren ametsa”, besteak beste. Tamayoren koadroak bere nortasunaren isla dira. Errealitatea interpretatzerakoan bere barne-mundua oihalean gauzatzen du. Brueghel

“Irudi hauen arteko harreman narratiboek ez dute esanahi zehatzik eta ez dute istorio jakinik osatu nahi”. Daniel Tamayo

eta Boskoren koadroak oso gustuko ditu. Pop mugimenduarekin ere zerikusi handia dute bere irudiek. Artista bilbotarrak dio bere margoak oso entziklopedikoak direnez irakurketa askotara prestatzen direla. Bere ikonografia ez da erabat asmatutakoa. Liburu, aldizkari eta komikiak dira bere iturri. Eszena labirintikoak osatzeko publizitate- eta diseinu-munduan aurkitutako sinboloak ere lagungarriak gertatzen zaizkio.

Tamayoren irudimenezko paisaiak era askotako forma txikiz osatuak daude. Kolore planoak eta irudi geometrikoak asko jorratzen ditu bere lanetan. Gouachea, akuarela, arkatza, tinta eta akrilikoa dira gehien erabiltzen dituen teknikak. Erakusketa honekin ziklo bat amaitu duela dio Tamayok eta aurrerantzean beste batean murgiltzeko asmoa azaldu du. “Asmatutako hiriak” eta “Arkitektura fantastikoa” lantzen saiatuko da. Berak badaki haurrek eta gaztetxoek oso gustukoak dituztela bere artelanak eta horrek bultzatzen du zirriborro berriak gauzatzen hastera.

Tamayoren erakus keta ekainaren erdi ra arte ikusteko auke ra izango dugu.

37 ARGITALPEN BERRIAK B1 GRAMÁTICA ELEMENTAL VASCA Cómo es la estructura del euskera y qué diferencias y similitudes tiene con el castellano Miguel Sagüés Txertoa, 2011

Miguel Sagüés Subijana (Iruñea, 1938) egilearen Gramática elemental vasca lana plazaratu du berriro Txertoa argitaletxeak. Ez da inolaz ere liburu berria, aspaldikoa baizik, hamalaugarren edizioa baita orain kaleratu dena. Hori bai, orain arteko azkena duela urte batzuk atera zen, eta, hori dela-eta, txukunketa orokorra egiteko aprobetxatu du argitaletxeak. Edizioz edizio pilatzen joan diren akatsak zuzendu, testua Euskaltzaindiaren azken urteotako arauak kontuan hartuta eguneratu eta azalak berritu dituzte. Liburuak konparatu egiten ditu euskara eta gaztelania, aldeak eta antzekotasunak azpimarratuz. Horretarako, morfologia eta sintaxia izan ditu aztergai. Deklinabide- eta aditz-taulak, adibideak eta, bukaeran, pare bat atal euskaldun berriek egiten dituzten akatsik ohikoenen inguruan aurkituko ditugu eta eguneroko elkarrizketetan erabiltzen ditugun esamolde, lokuzio eta egitura bereziak.

A2 BERE AITAREN ALABA Anne Berest Alberdania, 2011

Hiru ahizpa dira eleberri honetako protagonistak. Bizitzak banatu egin ditu, baina gaur aita alargunaren etxean bildu dira urtebetetze-bazkari baten aitzakian. Oroitzapenak etorri zaizkie burura haurtzaroko beren etxera itzuli direnean. Keinu urduriak, mingainean trabatzen diren hitzak, mahaiaren inguruko haserreak... Ohikoak izaten dira halakoetan. Postre-garaian, berriz, bonba lehertu da: komentario zaurigarri baten ondoren, familiako sekretu bat geratuko da agerian. Hiru ahizpen bizitza ez da aurrerantzean lehengo bera izango, ez da bera izango aitarekin daukaten harremana, ezta gazte zela hil zen amarengandik gordetzen zuten oroipena ere.

A2 IBAN ZALDUA Biodiskografiak Erein, 2011

Ipuin-liburua aurkeztu du Iban Zalduak, Biodiskografiak izenekoa, Erein argitaletxearen eskutik. Ipuinetako protagonisten pentsakizun eta ekintza askoren eragile nagusiak, berriz, diskoak dira. Zenbait disko aukeratu ditu, beraz, Zalduak, eta ipuin bakoitza horietako baten inguruan eraiki du, istorioen kontaketa eginez. Guk, euskal disko baten gaineko kontakizun bakarra dagoenez, horixe bera aukeratu eta pasartetxo bat ekarri dugu hona, ariketa bat egiteko proposamenarekin batera.

A2 Testuko hitz/aditz batzuk kendu egin ditugu, zuk zein bere lekuan jar dezazun. Hona hemen: dut, Iñakik, naiz, dela, zaie, baietz, Karlos, dudan, zarela, izanaz –Alkolea, Itoizen hirugarren diskoa… –Zein da hori ba…? –galdetu zuen _______(1)______. –Bai, motel –Markosek- “Marilyn”-ena. –A… ba nik kanta hori baino ez ____(2)___ gogoratzen –jarraitu zuen Iñakik-. Ez dakit sekula entzun ____(3)____ diskoa osorik… –Seguru ______(4)_____, kontua da ez _____(5)_____ akordatzen. Izan ere, harritzen _____(6)_____ zuk disko hori aukeratu ______(7)______, ____(8)____: ez da Itoizen kinieletan sartu ohi denetakoa. Are gehiago, flojoena _____(9)_____ esango nuke. Nahasiegia, nabaritzen da ez zekitela nondik jo garai hartan. Baditu doinu progresibo batzuk, baina gehiegi nabaritzen _____(10)_____ Supertrampen ukitua, eta badakizue niri, Supertramp… Eta “Marilyn” baino errazkeria handiagorik, bestalde… 71.or.

Zalantzarik sortu bazaizu, jo 45. orrialdera.

420

38

Denbora-pasak

!

ARGAZKI-KLIK

LOGIKA-JOKOA Euskaraz ikus ditzakegun hainbat filmen gaineko jokoa proposatu nahi dizugu. Pistak irakurrita, saia zaitez koadroa behar bezala osatzen:

Ander filmaren zuzendariak ez du Barbara Goenaga aktorea zuzendu. Mikel Ruedak ez du Itziar Aizpuru aktorea zuzendu. Roberto Castónek Josean Bengoetxea aktorea zuzendu zuen. Josean Bengoetxea aktorea ez da Izarren argia filmeko protagonista. Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño zuzendarien filmak bi emakume helduren arteko harremanekin du zerikusia. 80 egunean ez da Josean Bengoetxea aktorearekin lan egin zuen zuzendariarena, Itziar Aizpururekin lan egin zuenarena baizik.

Txartel honetan dagoen akatsa antzematea nahi dugu. Zer dago, zure ustez, gaizki idatzita? ✎...........................................

FILMA

ZUZENDARIA(K)

AKTOREA

Ander 80 egunean Izarren argia

ITSASONTZIAK

ESTEREOGRAMA Ilusio optikoa da estereograma eta bere oinarrian dagoena da begiek ikuspuntu desberdinetatik irudiak jasotzeko duten ahalmena. Perspektiba desberdin horiek hiru dimentsiotako irudia sortzen dute eta gure burmuinak hala jasotzen ditu. Era honetara begiratu behar zaie honelako irudiei: adi-adi begiratu behar zaie ikusmenak irudi hori gaizki fokatzen duen arte, orduan ikusi ahal izango baitugu hiru dimentsiotakoa.

Ikus dezagun zenbat itsasontzi ezagutzen duzun. Lot ezazu argazki bakoitza dagokion itsasontzi motarekin: 1. Transatlantikoa, 2. Txalupa, 3. Belaontzia, 4. Katamarana, 5. Yatea, 6. Arrantza-ontzia, 7. Ferrya

Egizu proba irudi honekin. Zer ikusten duzu?

Zalantzarik sortu bazaizu, jo 46. orrialdera.

Ikaslearen koadernoa

39

420

Ikaslearen

420

koadernoa

40

EUSKARA HOBETZEN Ale honetan, honako moldeak izango dituzu hizpide: • Burutu aditza • Okasio • Zorriak eta bartzak Irakur itzazu azalpenak, eta ondoren, praktikarako proposatu dizkizugun ariketak osatu. Badakizu, bestalde, Ikasbil atarian (www.ikasbil.net) ikas-materialen atalean aurki ditzakezula, argibidez eta entzungaiez horniturik.

1.

atala: HOBETZEKO OHARRAK

[Burutu aditza] "Burutu" aditzak adiera asko ditu, baina erabil ote dezakegu gaztelaniazko "realizar" aditzaren ordain gisa? Galdera honi erantzuteko, “burutu”k dituen adierak aipatuz hasiko gara. "Norekin burutu" izan daiteke lehenengo adiera; nahi edo behar dena lortu, alegia. Adibidez: "lanarekin burutu ezinda nabil". Bigarren adiera: "nori burutu"; hau da, garaitu edo gainditu. Adibidez: "nork burutu zuri jokoan?". Eta, azkenik, "amaitu", "buru eman", "bururatu" edo "bete". Adibidez.: "ekainean hasia eta urrian burutua" Beraz, adiera horiek horrela, hasierako galdera gogora dezagun: erabil al dezakegu gaztelaniazko "realizar" aditzaren ordain gisa? Bada, ez. Euskaraz "burutu" ezin da zuzenean "realizar" gaztelaniazkoaren kide gisa erabili, "amaitu"-ren kide baita, besteak beste. Beraz, gaztelaniazko "realizar" aditzaren ordain gisa "egin" aditza erabil dezakegu, adibidez, baina ez "burutu".



Nola esango zenituzke hauek euskaraz? 1. Has realizado un buen trabajo. 2. Hemos logrado realizar nuestro objetivo. 3. Les gustaría realizar ese viaje. Zalantzarik sortu bazaizu, jo 46. orrialdera.

Ikaslearen

koadernoa

2. atala: ADISKIDE GAIZTOAK [Okasio] Segidan dituzu hitz honen euskarazko adierak, zehaztuta. Ikusiko duzunez, bada, tartean, gaztelaniaz ez dagoen adierarik. 1.- Aukera, egokiera, abagunea. 2.- Gipuzkoan bereziki, liskarra. 3.- Bizkaian, pluralean erabiltzen da: hiletak. Zein dira gaztelaniaz aurkituko ez ditugun adierak? Hemen idatzi:



✎…………………………………………………………………

3.

atala: ESAERAK ETA ESAPIDEAK

[Zorriak eta bartzak] Kontrakorik pentsa litekeen arren, gure artean ditugu gaur egun ere zorriak. Galdetu bestela eskola-umeak dituzten gurasoei! Dakizuen bezala, zorriak buruan izaten ditugun xomorro txiki batzuk dira, eta bartzak (edo "partzak"), berriz, ile artean zorriek egindako arrautzak. Zergatik kontu hau guztia? Bada, gaztelaniazko esapide baten euskarazko ordaina emateko. Hauxe da euskarazkoa: "besteren bartzak ikusten, eta bere zorriak ez".



Zein da, zure ustez, gaztelaniazko bertsioa? 1.- Piojo resucitado, ¡cómo pica el condenado! 2.- Ver la paja en el ojo ajeno, y no ver la viga en el propio. 3.- Trabaja y no comerás paja. Zalantzarik sortu bazaizu, jo 46. orrialdera.

41

42

Ikaslearen

420

koadernoa

IKUSIZ IKASI Gure erredakziora iritsitako errezeta bat izango dugu hizpide ale honetan. Lehenbiziko orrialdean, ikasleak berak bidalitako bertsioa aurkeztuko dugu. Hurrengo orrialdean, berriz, guk egindakoa. Edonola ere, zuen idatziak bidaltzera animatzen zaituztegu [email protected] helbidera.

PASTA CARBONARA 2 PERTSONEENTZAT ■ OSAGAIAK: – Kilo erdi pasta. – 150 grs. Gihar txikitua – Tipula 1 – Edalontzi erdi esne – Nata – Gazta xehatuta ■ NOLA EGIN: – Egosi pasta kazola batean “aliente” Egon arte. – Beste alde, saltsa prestatuko dugu. – Garbitu, zuritu eta txikitu tipula bat. – Frijitu tipula zartaginan eta bota giharra tipularekin. Erabili koilarakada bat olio frijitzeko. – Mehaztu arrautza gorringoa natarekin ontzi batean eta bota edalontzi erdi esne barruan. – Irabiatu sardeskarekin oso ondo. – Bota artaginan giharrarekin eta utzi 15 minutu astiro-astiro. – Hartu plater handi bat, ipini lehenengo pasta eta pastaren gainean bota saltsa eta azkenean gazta xehatuta denaren gainean. – Sartu platera labeara 20 minutuz. – Labeatik platera irten ondoren atonduta dago jateko. – Orain zerbitzatu eta dazta ezazu saborea izugarria!!!!

Ikaslearen

koadernoa

Hona hemen gure bertsioa, aldaketa nagusiak azpimarratuta. Konpara itzazu biak eta atera ondorioak.

PASTA CARBONARA ERARA 2 PERTSONARENTZAT ■ OSAGAIAK: – Kilo-erdi pasta – 150 gr. hirugihar txikitu – Tipula 1 – Edalontzi-erdi esne – Esnegaina – Gazta xehatuta – Arrautza-gorringoa (Osagai hau errezetan dago, baina osagaien zerrendan ez) ■ NOLA EGIN: – Egosi pasta kazola batean “al dente” egon arte. – Bestalde, saltsa prestatuko dugu: – Garbitu, zuritu eta txikitu tipula. – Frijitu tipula zartaginean eta bota hirugiharra tipularekin. Erabili koilarakada bat olio frijitzeko. – Nahastu arrautza-gorringoa esnegainarekin ontzi batean, eta bota bertan edalontzi-erdi esne. – Irabiatu dena sardexkarekin oso ondo. – Bota irabiatutakoa aurreko zartaginera, eta utzi egiten 15 minutu astiro-astiro. – Hartu laberako plater handi bat, ipini lehenengo pasta eta pastaren gainean bota saltsa eta azkenean gazta xehatuta denaren gainean. – Sartu platera labera 20 minutuz. – Labetik platera atera ondoren atonduta dago jateko. – Orain zerbitzatu eta dasta ezazu zapore izugarria!!!!

43 35

44

Ikaslearen

420

koadernoa



IDAZTARAUAK

> ARAUEN AURKAKO TESTUA ZUZENTZEN

Hauek dira testu honetan “puskatu” ditugun arauak. Kontuan izan behin baino gehiagotan jo dugula arauen aurka: Zenbakien idazkera (HABE 357) Hau guzti(a) (HABE 370) Baitu, baikara, bainaiz (HABE 373) Izan ezik (HABE 374) Bat eta Batzuk-en deklinabidea (HABE 375) Ekartzea merezi du (HABE 379) Bat-batean, behinik behin, batik bat (HABE 386) Ene/ Nire, niri (HABE 404)

Berrogeitairu urte zituela hasi zen nire laguna Nekane euskara ikasten. Bati baino gehiagori harrigarria irudituko zaio adin horretan hizkuntza bat ikasten hastea, baina, Nekanerentzat, gustagarria ezik erraza ere izan da esperientzia berri hau. Batetik, euskara ikasteak merezi duelakoan dagoelako bera, ingurukoek laguntzen badizute, behinikbehin. Eta zergatik kontatzen dizuedan guzti hau galdetuko diozue zeuen buruari. Eredugarria delako, nahiz eta jakin badakigun batzurentzat ez den seguruenik hala gertatuko. Iritziak iritzi, harrigarria izan da Nekanek ikasi duena, nere ustez. Izan ere, nork esango zuen txikitatik ikasi izan balu bezala hitz egingo zuela euskaraz? Halaxe da, gaur egun eta orain arte gaztelaniaz aritzen baginen ere, gaur da eguna euskara hutsean aritzen garena. Bere aldetik ahal zuen guztia jarri duela esan behar dut, denbora asko eskaini bait dio ikasteari. Ea Nekaneren eredua gehiagorentzat ere baliogarria den eta jende gehiago ausartzen den euskara ikastera, duen adina axola gabe! Eman hemen testuaren bertsio txukuna:



................................................................................................................................... ................................................................................................................................... ................................................................................................................................... ................................................................................................................................... ................................................................................................................................... ................................................................................................................................... ................................................................................................................................... ................................................................................................................................... ................................................................................................................................... ................................................................................................................................... ................................................................................................................................... ................................................................................................................................... Zalantzarik sortu bazaizu, jo 46. orrialdera.

Erantzun-orriak 09

06

1.2.3.4.5.-

1.2.3.4.-

2008an 9etatik aurrera luzera gehienez 450 lagun 5.- zailtasun handikoa

26

29 1.- EGIA 2.- EGIA 3.- EGIA 4.- GEZURRA 5.- GEZURRA 6.- EGIA 7.- GEZURRA 8.- EGIA 9.- EGIA 10.- EGIA

35

11 ezarri topo egin ikerketa ikuspegia esku artean

45 1.2.3.4.5.6.7.8.-

D J H A G B F E

C eta I aukerak daude sobera

1) Badira, ordea, beste toki edo irudi batzuk behin eta berriz ikusiagatik bisitaria harritzeko gaitasuna dutenak. 2) Hara iristeko 4 bat kilometro (edo) ibili behar da. 3) Egia esan behar bada, ez da batere erraza lekuaz patxadaz gozatzea. 4) Beraz, bi orduko tartea duzu zure alde. 5) Altxorrak eta Monasterioak elkarren antza dute. 6) Benetan, zein zoragarria (den) biek eskaintzen duten ikusmira. 7) Egun bat besterik ez baduzu, indarrak gorde Sakrifizioen Aldarera igotzeko. 8) Han, berez, ez dago inolako monumenturik.

1.- Gertakari harrigarriak 1.- c 2.- a 3.- b 4.- a 5.- c 6.- c 7.- a 8.- b 9.- a 10.- b 2.- Etxahun kartografoaren istorioa laburbilduz Etxahun, Donibane Lohizuneko itsasgizon eta kartografoaren istorioa kontatzen du komikiak. Txikitatik izan zuen Etxahunek itsasoarekiko zaletasuna, bere osaba ere itsasgizona baitzen. 1769an, berriz, frantses almirantegoak egiteko zehatz bat eman zion Etxahuni: bisitatuko zituen lurraldeen mapak marraztea. Izan ere, Ingalaterra oso espedizio interesgarriak zituen martxan eta Frantziak gauza bera egin nahi baitzuen. Etxahunentzat, berriz, uretako izaki harrigarriak ziren konturik interesgarrienak. Euskal Herriko hainbat leku bisitatu zituen Etxahunek, hala nola Zugarramurdi edo Ataun, sorginkeriaren aurkako auziengatik ezagun zirenak, hain zuzen ere. Zientziak azaldu ezin dituen gauzek liluratzen zuten Etxahun. Hori horrela, almirantegoari baiezkoa ematea erabaki zuen. 1969an itsasoratu zen L’Hirondelle de mer ontzian, Irizar kapitaina buru zuela. Kantauri inguruan, ordea, kaxalote batek eraso zituen; Asturiasen, sirenak marinelak erakartzen saiatu ziren ; piratek eta sugetzar batek ere haien kontra jo zuen… zorionez, Galizian maitasuna ezagutu zuen Etxahunek, Anduriña gaztearen eskutik. Inork gutxi zekien, ordea, piztia erraldoi batek irentsiko zuela azkenean itsasontzia eta berarekin batera, kartografoa.

37 1.- Iñakik 2.- dut 3.- dudan 4.- baietz 5.- zarela 6.- naiz 7.- izanaz 8.- Karlos 9.- dela 10.- zaie

420

46

Erantzun-orriak

38

LOGIKA-JOKOA FILMA

ZUZENDARIA(K)

AKTOREA

Ander

Roberto Castón

Josean Bengoetxea

80 egunean

Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño

Itziar Aizpuru

Izarren argia

Mikel Rueda

Barbara Goenaga

ARGAZKI-KLIK Irtetzeko jartzen du, baina Sartzeko izan beharko luke, ezta?

ESTEREOGRAMA Oilar bat da.

ITSASONTZIAK

6

4

5 3

1

[40-41] 1.

atala: HOBETZEKO OHARRAK 1. Lan ona egin duzu. 2. Gure helburua lortu dugu. 3. Bidaia hori egin nahi lukete.

2.

atala: ADISKIDE GAIZTOAK 2. eta 3. adierak euskaraz bakarrik ematen dira.

3.

atala: ESAERAK ETA ESAPIDEAK 2. aukera da zuzena.

7

[44]

2

Arauen aurkako testua zuzentzen Berrogeita hiru urte zituela hasi zen nire laguna Nekane euskara ikasten. Bati baino gehiagori harrigarria irudituko zaio adin horretan hizkuntza berri bat ikasten hastea, baina, Nekanerentzat, gustagarria ez ezik erraza ere izan da esperientzia berri hau. Batetik, euskara ikastea merezi duelakoan dagoelako bera, ingurukoek laguntzen badizute, behinik behin. Eta zergatik kontatzen dizuedan hau guztia galdetuko diozue zeuen buruari. Eredugarria delako, nahiz eta jakin badakigun batzuentzat ez den seguruenik hala gertatuko. Iritziak iritzi, harrigarria izan da Nekanek ikasi duena, nire ustez. Izan ere, nork esango zuen txikitatik ikasi izan balu bezala hitz egingo zuela euskaraz? Halaxe da, gaur egun eta orain arte gaztelaniaz aritzen baginen ere, gaur da eguna euskara hutsean aritzen garena. Bere aldetik ahal zuen guztia jarri duela esan behar dut, denbora asko eskaini baitio ikasteari. Ea Nekaneren eredua gehiagorentzat ere baliogarria den eta jende gehiago ausartzen den euskara ikastera, duen adina axola gabe!

1.,2. eta 3. mailak Matrikulaldia

4. maila Maiatzaren 4a-11

Onartuen behin-behineko zerrenda

Maiatzaren 16a

Onartuen behin betiko zerrenda

Maiatzaren 27a

Proba idatzia

Behin-behineko emaitzak

Ahozko proba

Behin-behineko emaitzak

Emaitza orokorrak

Maiatzaren 14a

Ekainaren 4a

Ekainaren 10a

Ekainaren 23a

Ekainaren 16a-17a-18a Ekainaren 23a-24a-25a

Uztailaren 2a

Uztailaren 11

Uztailaren 11

Uztailaren 18a

Uztailaren 18a

HABEk www.habe.euskadi.net atarian emango du jakitera bi deialdiok egituratzeko antolatu den egutegia: matrikula-epea; onartuen behin-behineko zerrendak eta behin betiko zerrendak argitaratzeko egunak; proba idatziaren data; proba idatziaren emaitzak argitaratzeko eguna; ahozko probaren data; ahozko probaren emaitzak argitaratzeko eguna eta emaitza orokorrak jakinarazteko data. HABEk egutegian azalduko diren egunak alda ditzake deialdiotako prozeduretan gerta litezkeen gorabeheren arabera, azterketaldirako matrikula-epeak izan ezik. Otsailaren 28ko EHAAn argitara emandako otsailaren 3ko Ebazpenean jaso da honen guztiaren berri.

Related Documents


More Documents from "Vaisak Unnikrishnan"

Habe 420
February 2021 4